UZEI

Berdintasunarekiko konpromisoa berritu du UZEIk 2020-2023 Berdintasun Planarekin

Aurten UZEIren lehenengo Berdintasun Plana osatu dugu. Gizonen eta emakumeen arteko berdintasunaren aldeko konpromisoa, edonola ere, ez da berria gure erakundearentzat: horren adierazgarri da, esate baterako, lehendik ere konpromiso hori funtsezko helburu gisa jasoa genuela UZEIren estatutuetan. Halere, garrantzitsua izan da 2020-2023 Berdintasun Plana gauzatzea,…

UZEIk eta TERMCATek esparru-hitzarmen berri batekin berritu dute terminologiaren arloko lankidetzaren aldeko apustua

Euskararen eta katalanaren terminologia-zentroak elkarlan estuan aritu dira sortu zirenetik, eta 1987an sinatu zuten lankidetzarako lehen esparru-akordioa. UZEk eta TERMCAT Terminologia Zentroak lankidetzarako esparru-hitzarmena berritu dute. Bi erakundeek sortu berritan hasi zuten elkarren arteko lankidetza-harremana, eta 1987az geroztik izan duten hitzarmena berritu dute sinatu berri…

Euskaltzaindiak eta UZEIk lankidetza-hitzarmen berria sinatu dute

Lankidetza areagotu eta lan-ildo berriak irekiko ditu hitzarmenak. Sare sozialetan ere lankidetzan arituko dira aurrerantzean Euskaltzaindia eta UZEI.       Andres Urrutia euskaltzainburuak eta UZEIko lehendakari Jon Etxabek sinatu dute bi erakundeen arteko hitzarmen berria. Orain arteko lankidetza sendotu eta zabaltzen duen hitzarmena telematikoki…

Euskaltzaindiaren erakunde atxikia izango da UZEI

Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak UZEI Euskaltzaindiaren erakunde atxikia izatea erabaki zuen Lekeition, 2019ko abenduaren 20an. Euskaltzaindiak eta UZEIk lan-hitzarmen berrirako urratsak egin nahi dituzte eta euskal gizartearekiko duten zerbitzu-bokazioa indartu. Besteak beste, abian jarri nahi dira egitasmo eta aplikazio berriak, bereziki eremu digitalean. 2020-01-22an argitaratua Euskaltzaindiaren…

Informatikari bat kontratatzeko prozesua abian jarri du UZEIk

[2020-01-07an argitaratua]   Informatikari bat kontratatzeko prozesua abian jarri du UZEIk.   Eskatzen dugu: Informatikan gradua. Euskara eta ingelesa jakitea. Esperientzia izatea.   Balietsiko dugu: Java eta C++ programazio-lengoaietan esperientzia izatea. Web-garapeneko lengoaiak ezagutzea (HTM5, Javascript). Linux inguruneak eta zerbitzarietako ohiko tresnak ezagutzea. Hizkuntzaren Azterketa…

OLDARRA proiektuaren garapenean parte hartzen du UZEIk

  OLDARRA proiektuaren xedea da Sailkapen, Iragazketa eta Itzulpen Automatikoko zerbitzuak sortzea hodeian (euskaraz eta gaztelaniaz) Hizkuntzaren Teknologietan, Hizkuntza Naturalaren Prozesamenduan eta Adimen Artifizialean oinarrituta. GOIENA enpresa (lider gisa), ISEA, Mondragon Unibertsitatea eta UZEI ari dira garatzen proiektu hau. Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun…

UZEIren Zilarrezko Ikurra jaso du Miriam Urkia euskaltzain osoak bere sarrera-ekitaldian

2019-03-30 Iaz hautetsi zuen Euskaltzaindiak Miriam Urkia Joan Mari Torrealdaik utzitako lekua, 29. aulkia, betetzeko. Ikasketa guztiak euskaraz egin dituen lehen euskaltzain osoa dela irakur daiteke Euskaltzaindiaren webguneko biografian. Miriam Urkiaren sarrera-ekitaldi ofiziala gaur egin da, Aretxabaletan, bere jaioterrian, eta, bertan, Euskaltzaindiaren hiztegigintzari buruzko sarrera-hitzaldia…