itzulpen-zerbitzuak

UZEIren Itzulpen Zerbitzuak kalitate gorena eskaintzen du itzulpenetan. Gure lexikografo- eta terminologo-lantaldearen lankidetza espezializatua baliatzeaz gainera, aldi oroko hobekuntzak ezartzen ditugu gure itzulpen-prozeduretan, eta kalitate ezin hobea eskaintzen dugu kalitate-parametro hauetan:

  • Koherentzia terminologikoa
  • Euskaltzaindiaren araua betetzea
  • Zuzentasun ortotipografikoa eta lexikoa
  • Euskarazko morfosintaxi zuzena

Hizkuntza ugarirekin egiten dugu lan. Galdetu, eta informazioa emango dizugu.

Zerbitzu gehigarri gisa eskaintzen dugu:

  • Itzulpenetatik erauzitako hiztegien eta glosarioen sorkuntza
  • Itzulpen-memorien mantentze-lanak eta ustiapena
dokumentuen itzulpena

DOKUMENTUEN ITZULPENA:

Gure eskaintza bezeroen beharren arabera egokitzen dugu, bezero-esparru zabalarentzat era guztietako testu eta edukiak itzultzen baititugu gure zerbitzuan. Baina gure benetako balio erantsia espezializazio-maila handiko itzulpenak egitean edo hizkuntza kontrolatua behar duten dokumentuak itzultzean nabarmentzen da.

Horrelako lanen zenbait adibide:

  • Eusko Jaurlaritzaren Justizia Sailarentzat: idazki-ereduak
  • Ekonomisten Elkargoarentzat: Kontabilitate Plana
  • GNS-10: gaixotasunen eta horiekin lotutako osasun-arazoen nazioarteko sailkapen estatistikoa
dokumentuen itzulpena

Dokumentuen zuzenketa eta egiaztapena

Testuen zuzenketak eta egiaztapenak egiten ditugu, eta gure profesional-lantaldearen esperientzia eta hizkuntzaren arloan landu ditugun baliabide teknologikoak kalitate-bermea dira. Bi arlotako zuzenketak eskaintzen ditugu:

  • Zuzenketa ortografikoa eta lexikoa. Testuetako akats ortografikoak detektatu eta zuzentzen dira, eta erabilitako lexikoak Euskaltzaindiaren nahiz Terminologia Batzordearen arau eta gomendioak betetzen dituela egiaztatzen da.
  • Testuak eguneratzea. Gerta liteke orain dela urte asko idatzitako testuak zaharkituak geratu izana: gaur egungo hizkuntza-estandarrak betetzen direla egiaztatuko da, eta behar diren zuzenketak egingo dira lexikoaren, terminologiaren eta sintaxiaren arloan.
zuzenketa eta egiaztapena

WEBGUNEEN ITZULPENA

Gaur egun, gero eta ohikoagoak dira webgune eleaniztunak, eta webgune horien kudeaketa eleaniztuna egin behar izaten da. Asko dira webguneak dinamikoki mantentzeko aukerak, baina gure balio erantsia hizkuntzaren kontrolean dago bereziki.

Gure bezeroentzat itzulitakoa itzulpen-unitate eleaniztunetan gordetzen dugu, eta, horrela, hizkuntza guztien arteko kohesioa egiazta dezakegu. Kudeaketa eleaniztunari esker, hobeto kontrola ditzakegu bezeroaren webguneko edukiak.

LOKALIZAZIOAK

Aplikazio informatikoak beste hizkuntza batera itzuli eta hizkuntza horren kulturara egokitzen ditu gure lokalizazio-zerbitzuak. Lan horrek hizkuntzaren kontrol berezia eskatzen du, eta programa informatikoak izan ditzakeen zailtasun teknikoak gainditzeko ahalmena ere bai.

Hauek dira lokalizazio-lanetan izaten ditugun mugarriak:

  • Itzulpen-memoriak eta glosarioak prestatu
  • Interfazeetako testua erauzi eta itzuli
  • Programazio barruan dagoen testua detektatu eta editatu
  • Aplikazio informatikoa testeatu

Lokalizazioetan dugun esperientziaren erakusgarri, hona hemen guk egindako zenbait lan:

  • Microsoft Windows sistema eragilearen zenbait bertsio
  • Microsoft Windows Explorer-en zenbait bertsio
  • Microsoft Office-ren zenbait bertsio
  • OpenOffice-ren zenbait bertsio
  • Linux sistema eragilearen zenbait bertsio
  • Posta elektronikorako Horde web-aplikazioa
  • GAUR (Gestión Académica Universitaria Renovada; UPV/EHU): euskarazko bertsioaren lokalizazioa
  • FOG (UPV/EHU): euskarazko bertsioaren lokalizazioa
  • UNTIS aplikazioa (UPV/EHU): euskarazko bertsioaren lokalizazioa
  • Cornerstone: Localization of the Talent Management System
  • SAP Software Solutions

babesleak

Donostiako udala
eusko jaurlaritza
Laboral kutxa
Gipuzkoako foru alduandia
LankidetzaErakundea

berdintasuna

Emakundek Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lankidetza-Erakunde izendatu du UZEI, berdintasunarekiko aspalditik dugun konpromisoa aitortuz.

gehiago jakin