Frantziako eta Espainiako banaketa administratiboen mapa digitalak osatu ditu UZEIk

  • Euskaltzaindiaren 36. eta 32. arauetako informazioa txertatu du OpenStreetMap eta Google Maps mapetan.

  • UZEIren webgunean daude mapa horiek kontsultatzeko estekak.

Frantziako Errepublikako eskualde, departamendu eta hiriburuen izenak eta Espainiako erresumako autonomia-erkidegoen, probintzien eta probintzia-hiriburuen izenak mapa digital banatan antolatu ditu UZEIk. Horretarako, hurrenez hurren, Euskaltzaindiaren 36. eta 32. arauetako informazioa txertatu du mapa horietan.

Bi aukera ditu erabiltzaileak mapak kontsultatzeko, batetik, OpenStreetMap geruza duten mapak (kode irekiko uMap zerbitzua erabiliz sortu direnak), eta, bestetik, Google Mapseko mapak.

Bertsio batean zein bestean, mapan nabigatu ahala bistara daiteke informazio osoa ikonoaren gainean klik eginda, bilaketa-eremua erabiliz iragaz daitezke datuak eta hainbat ikuspegitan bistara daitezke mapak (mapa arrunta, topografikoa, satelite-irudian oinarritutakoa…). OpenStreetMap bertsioan, gainera, osorik deskarga daitezke mapan txertatutako datuak.

UZEIren webgunean daude banaketa administratiboen mapak kontsultatzeko estekak, Online kontsultak atalean.
Lan hau Gipuzkoako Foru Aldundiaren dirulaguntzarekin egin da.

No Comment

Post A Comment