i+g+b

Lexikografia eta terminologia zentroa izateaz gain, teknologia-zentro ere bada UZEI. Ikerketa, oinarrizkoa nahiz aplikatua, gure lan-ildo nagusietako bat da gaur egun, Hizkuntza Naturalaren Prozesamenduaren (HNP) arloan bereziki.

Hiztegigintzan, itzulpengintzan eta terminologia-lanetan erabiltzeko laguntza-aplikazio eta -baliabideen sistema osoa garatu du UZEIk, bere jardunean lagungarri gisa erabiltzeko eta lanaren kalitatea bermatzeko.

Teknologia propioa erabili da, gainera, baliabide horiek guztiak garatzeko.

HNP-RAKO OINARRIZKO BALIABIDEAK ETA TRESNAK

Euskararen datu-base lexikala. Etengabe eguneratzen da Euskaltzaindiaren arau eta gomendioekin eta euskarazko analizatzaile morfologikoaren oinarria da.

UZEIk euskararako sortutako lematizatzaile automatikoa.

Gaztelaniaren datu-base lexikala. Etengabe eguneratzen da Real Academia Españolaren arau eta gomendioekin eta gaztelaniazko analizatzaile morfologikoaren oinarria da.

UZEIk gaztelaniarako sortutako lematizatzaile automatikoa.

UZEIk bere hiztegiak egiterakoan hartu dituen erabaki terminologikoen bilduma.

Dokumentu-kategorizazioaren bidez dokumentu idatzien gaia zehaztea du tresna honek xedea.

LEXIKOA ETA HIZTEGIGINTZA

Euskarazko nahiz gaztelaniazko testu-corpusetatik abiatuta, testu-masa horretako termino-hautagaiak automatikoki identifikatzeko eta analizatzeko UZEIk garatu duen tresna da.

Euskarazko terminoen ezarpena HNP tresnen bidez neurtzeko sistema.

Euskaraz eta gaztelaniaz hitz anitzeko unitateak, hau da, kolokazioak automatikoki detektatzen eta erauzten ditu UZEIk sortutako baliabide honek.

Hiztegigintza erdiautomatikorako tresna honek corpus paraleloetatik abiatuz, euskara eta gaztelaniazko ordainen termino-pareak automatikoki detektatzen eta erauzten ditu; hots, lexiko elebidunak eratzen ditu.

Itzulpenak eta itzulpen-memoriak

Itzulpen-memoriak kudeatzeko sortutako softwarea da, itzulpen-corpus eleaniztun eta paraleloak eratzen dituena. Ez du aurrez ezarritako mugarik hizkuntza-kopuruarentzat, eta bezero bakoitzaren beharretara egokitzen da.

Testu batean agertzen diren datu pertsonalak era automatikoan detektatu eta babesten ditu, euskarazkoak nahiz gaztelaniazkoak.

Euskarara itzultzen diren testuen kalitatea eta kontsistentzia bermatzeko tresna da, itzulpen-prozesua optimizatuz prozesua bera errentagarriagoa bilakatzen duena.

EDIZIORAKO BALIABIDEAK

Euskarazko lexikoa egiaztatzeko tresna profesionala. Euskaltzaindiak IDITE aukeratu du bere lanen arauekiko adostasuna egiaztatzeko.

Itzulpen-memoriak kudeatzeko sortutako softwarea da, itzulpen-corpus eleaniztun eta paraleloak eratzen dituena. Ez du aurrez ezarritako mugarik hizkuntza-kopuruarentzat, eta bezero bakoitzaren beharretara egokitzen da.

babesleak

Donostiako udala
eusko jaurlaritza
Laboral kutxa
Gipuzkoako foru alduandia
LankidetzaErakundea

berdintasuna

Emakundek Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lankidetza-Erakunde izendatu du UZEI, berdintasunarekiko aspalditik dugun konpromisoa aitortuz.

gehiago jakin