1. HASIERA
  2. BALIABIDEAK
  3. Sinonimoen Hiztegia Online

Online kontsulta

gogor  Labayru hiztegia

gogor adb.
    [gogorki]: adorez, balenki g.e., bortizki, fuerte, gogorki, gotor, irmo, irmoki, sendo, sendoki, sendoro, azkarki Ipar., dorpeki Ipar., fermuki Ipar., fetxoki Ipar., fierki Ipar., finki Ipar., gotorki Ipar., errime bizk., gogorkiro gip., pijo gip., indartsuki g.e., kuraioski Ipar. g.e.
gogor adj.
    [pairatzeko edo eramateko nekeza]: bortitz, garratz, latz, samin, dorpe Ipar., karmin Ipar., mokor Ipar.
    [nekez hunkitzen dena]: zeken

bihotz-gogor  Labayru hiztegia

bihotz-gogor adj.
    [bihozgabea]: arimagabe, bihozgabe, erraigabe, bihozgabeko Heg.

buru-gogor  Labayru hiztegia

buru-gogor adj.
    [egoskorra]: burugogor, buruhandi, butoi Ipar. zah., buruzkin Ipar. g.e., setoso gip. beh., burukoi g.e., burugaizto g.e., temoso beh., temati bizk., tematsu Ipar., koska Ipar., hisikor Ipar., hisiati Ipar., setatsu, setati, muker, lepagogor, kaskagogor, egoskor, buru-handi

gogor egin  Labayru hiztegia

UZEIren Sinonimoen Hiztegia lexikoa aberasteko laguntza da: osatzeko eta testuinguru bakoitzak eskatzen duen hitz egokia hautatzen laguntzeko.

Hitz batek adiera zehatz batean dituen sinonimoak ikus ditzakegu, edo euskalki zehatz batean, edo erregistro maila batean zein bestean. Erabiltzaileak erabakiko du hautatzen duen sinonimoa bere beharretara ondo egokitzen den ala ez: ez baita gauza bera bizkaierako kutsua eman nahi izatea, edo lapurterakoa. “Emakumea” emaztekia izango da lapurtera/behe-nafarreraz, eta andrazko edo andrakume bizkaieraz, esaterako. Edo, ez baita berdin maila jasoa edo behekoa. “Pertsona elezuria, itxuratia”  azalutsa dela esango dugu maila jasoan, eta faltsua behe-mailakoan.

Ez da hiztegi arrunta, ez daude hiztegi arruntek dituzten sarrera guztiak, sinonimoa dutenak baizik. Eta gauza bera gertatzen da adierekin ere, sinonimoa duten adierak bakarrik azalduko dira bertan. Horrela, 26.098 sarrera sinonimodun ditu hiztegiak, 31.268 adiera guztira.

Etengabe eguneratzen da: ez dago bertsio berrien zain egon beharrik, egunero gaurkotzen baita datu-baseko informazioa.

Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren menpeko Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak emandako babesa jaso zuen UZEIk 2019an Sinonimoen Hiztegia funtzionalitate berriz hornitzeko.

2022az geroztik, UZEIren Sinonimoen Hiztegia eskaintzen da Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile neuronalaren Itzuli+ tresna-barran.

Ausazko hitza
bekain iz.
    [betondoa] : bepuru, betondo, bezinta g.e., bepelar naf. g.e., beteraztun naf. g.e.