1. HASIERA
  2. ZER BERRI
  3. TERMCATen 40. urteurrenaren ospakizunean izan da UZEI, bi erakundeon arteko elkarlan oparoa azpimarratuz

TERMCATen 40. urteurrenaren ospakizunean izan da UZEI, bi erakundeon arteko elkarlan oparoa azpimarratuz

berriak
  • Azken lau hamarkadetan TERMCATek katalanaren alde egin duen ibilbidea gogora ekartzeko  Pedralbes jauregian atzo egin zen ekitaldian izan zen UZEIko zuzendari Imanol Urbieta, bertaratutako 200 gonbidatu baino gehiagorekin batera.

TERMCAT terminologia-zentroak giro hunkigarrian ospatu zuen atzo 40 urteko ibilbidea. Ekitaldia Bartzelonako Pedralbes jauregian egin zuen, eta UZEIko zuzendaria, Imanol Urbieta, bertan izan zen, bi terminologia-zentroen arteko lankidetza-harremana azpimarratuz.

Ekitaldia Anna Murgadas-ek gidatutako «Paraules habitables» podcastaren zuzeneko grabazioarekin hasi zen. Une nagusia TERMCATeko zuzendari Jordi Bover-i eta Institut d’ Estudis Catalanseko zuzendari Teresa Cabré-ri egindako elkarrizketa izan zen. Lau hamarkada hauetako lorpen garrantzitsuenak errepasatu zituzten, eta terminologiak gizarte-aldaketei laguntzeko tresna gisa duen funtsezko zeregina azpimarratu zuten.

Ondoren, hizkuntza politikarako sailburu F. Xavier Vila i Moreno elkarrizketatu zuten zuzeneko saioan.

Ekitaldira gonbidatutako 200 lagun inguruk “Quaranta anys acompanyant canvis socials a través dels termes” erakusketa ere bisitatu ahal izan zuten, TERMCATen historia eta eragin soziala hobeto ezagutzeko.

40 urteko historia

Termcat 1985an sortu zen, eta ordurako beste terminologia-zentro batzuk sortuak izan arren, berehala bihurtu zen hiztegigintza espezializatuko erreferente nagusietako bat mundu mailan.

Hamarkada hauetan guztietan, UZEIren eta TERMCATen arteko lankidetza oso aberasgarria izan da erronka berdintsuei aurre egiteko, esate baterako, ezagutza eta baliabideak partekatzeak lana optimizatzeko aukera eman baitigu bi erakundeoi.

Kronologia
1970    Banque de terminologie du Québec (BTQ)
1971    Infoterm (International Information Centre for Terminology)
1975    Eurodicautom (Europako Batzordea)
1976    Termium (TERMInologie Université de Montréal)
1976    Nordterm
1977 (formalki 1978)  UZEI
1985    Termcat / Cercaterm
1986    Euskalterm
1988    TermNet
1993    Realiter
1995    ELRA Language Resources Association
1996    EAFT (European Association for Terminology)