title

Miriam Urkia, UZEIko Lexikografia Sailaren arduraduna, euskaltzain oso izateko hautagai

Euskaltzaindiak aditzera eman duenez, euskaltzainek hiru hautagai aurkeztu dituzte Patxi Uribarren eta Joan Mari Torrealdai euskaltzain emerituen lekuak hartzeko.

Joan Mari Torrealdairen lekua hartzeko Miriam Urkia, UZEIko Lexikografia Sailaren arduraduna, proposatu dute.

Patxi Uribarren euskaltzain emerituaren lekurako, berriz, Karmele Jaio Eiguren eta Roberto Gonzalez de Viñaspre aurkeztu dituzte.

Zorionak hautagai guztioi!

 

 

No Comment

Post A Comment