LEXIKOA ETA HIZTEGIGINTZA
UZEI aitzindaria da lexikoarekin —orokor nahiz espezializatuarekin— lan egiteko jardunean. Hori baliatuz, hainbat zerbitzu eta aukera eskaintzen ditu.
Beheko azpiataletan dauzkazu xehatuta aukera horiek, baita UZEIk baliatzen dituen HNP baliabide eta tresnak ere. Hiztegigintzarako aplikazio eta baliabideen ekosistema osoa garatu du UZEIk teknologia propioan oinarrituta.
Lexiko orokorra
Euskaltzaindiarentzat egiten dituen lanez gainera (Euskaltzaindiaren Hiztegia, Lexikoaren Behatokia eta abar), beste hainbat hiztegi osagarri prestatu ditu, eta sarean edo plugin gisa eskaini: Sinonimoen Hiztegia, Atzekoz aurrera. Hitz-bukaeren hiztegia eta Maiztasun Hiztegia.
Beste hainbat erakunde edo autorek egindako hiztegiak formatu estandarretara ekartzeko lanak ere egiten ditu UZEIk, bereziki TEIn oinarritutako XMLn etiketatzeko lanak.
Lan horiek egiteko oinarrizko baliabideak dira, besteak beste, UZEIren tresna hauek: euLEX (euskararen datu-base lexikala), eta lexikoa zuzentzeko eta egiaztatzeko tresnak (Hobelex, IDITE).
Terminologia
Terminologia Batzordearen plangintzaren baitan egindako hiztegiez gain (Euskaltermen muina osatzen dute horiek), beste hainbat lan terminologiko osatu ditu UZEIk lankidetzan zein bere ekimenez (Kontabilitatea eta Auditoretza Hiztegia, MZT Hiztegia, Farmazia Hiztegia, Proiektu Zuzendaritza Lexikoa, COVID-19aren hiztegi eleaniztuna…).
Horiez gain, Euskaltzaindiarekin lankidetzan, oinarrizko lexikoak prestatu ditu UZEIk (Koronabirusaren oinarrizko lexikoa, Telelanaren oinarrizko lexikoa, Klima-aldaketaren oinarrizko lexikoa, Zibersegurtasunaren oinarrizko lexikoa…).
Lan horietan guztietan, ezinbesteko lagungarriak izan dira UZEIk garatutako teknologia hauek: terminoen detekzio eta erauzketa automatikorako tresnak (Termigai, LEX2, Koloka), irizpide terminologikoen datutegi eguneratua (UTH), lexikoa zuzentzeko eta egiaztatzeko tresnak (IDITE).
Kontsultatu Terminologia Europan mapa.
Lexikoa egiaztatzea eta zuzentzea
Lexikoa zuzentzeko eta egiaztatzeko IDITE lexiko-egiaztatzaile profesionala sortu du UZEIk erabiltzaile aurreratuentzat, eta bestetik, Hobelex egiaztatzaile eguneratua, erabiltzaile ororentzat.
Euskarazko testuak lexiko estandarraren arau eta gomendioen arabera idaztea eta zuzentzea bermatzen dute tresna horiek; baita garai batean idatzitako testuak gaur egungo lexikora egokitzea ere.
Tresna horiek etengabe eguneratzen dira arau eta gomendio berrietara egokituta eskaintzeko.
IDITEk testu-masa handiak analiza ditzake, eta, zuzentzaile ortografiko arruntek egiten duten akats-zuzenketa egiteaz gainera, hizkuntza-agintaritzek (Euskaltzaindiak nahiz Terminologia Batzordeak) ezarritako gomendioen araberako hobespenak ematen ditu.
Hobelex |
IDITE |
|
---|---|---|
Lexiko eguneratua |
x |
x |
Akats ortografikoak |
x |
x |
Hobespen orokorrak |
x |
x |
Hobespen terminologikoak |
x |
|
Testu-masa handiak egiaztatzea |
x |
|
Hobespenen txosten laburtua |
x |
|
Hiztegi pertsonala |
x |
|
Erabiltzaileen kudeaketa |
x |
|
Estatistiken kontsulta |
x |
Dokumentuak sailkatzea
Testu bateko hitzak automatikoki lematizatu eta erauziz gero, testu edo dokumentu hori zein gairi dagokion ere automatikoki sailkatzeko tresna bat garatu du euskararako UZEIk.
Horrelako tresnek ezinbestekoa dute terminoak gaien arabera sailkatuta eta etiketatuta dituen hiztegi edo datu-base zabal bat izatea eskura, eta horrekin kontrastatu behar dira testu jakin batetik erauzitako hitzak.
Gaika du izena testuak automatikoki sailkatzeko UZEIk garatu duen tresna.