UTH

UZEIren hiztegi terminologikoa

Terminologia-zentro gisa, UZEIk bere sorreratik bertatik sistematikoki kontrolatu ditu hiztegiak egiterakoan hartu dituen erabaki terminologikoak.

Erabaki horien bilduma da UTH, eta HNPrako etiketatutako milaka fitxa biltzen ditu.

UZEIren terminologoentzat ezinbesteko lanabesa da, indarrean dauden arau eta gomendioei buruz etengabe eguneratutako informazioa biltzeaz gain, UZEIren Terminologia Saileko Homologazio Batzordeak azken urteotan hartu dituen erabakien informazioa ere biltzen baitu. Bilduma eguneratua eta historikoa da, beraz.

Hori dela-eta, UZEIko terminologoek hiztegigintzan egiten dituzten hautuen sendotasuna bermatzen laguntzen du UTH bildumak.

Era berean, HNPrako UZEIk garatu dituen hainbat baliabideren oinarrian dago UTH, eta haien emaitzetan hiztegigintza-irizpideekiko koherentziari eusteko ezinbesteko baliabidea da.

babesleak

Donostiako udala
eusko jaurlaritza
Laboral kutxa
Gipuzkoako foru alduandia
LankidetzaErakundea

berdintasuna

Emakundek Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lankidetza-Erakunde izendatu du UZEI, berdintasunarekiko aspalditik dugun konpromisoa aitortuz.

gehiago jakin