1. HASIERA
  2. BALIABIDEAK
  3. Sinonimoen Hiztegia Online

Online kontsulta

begiratu  Labayru hiztegia

begiratu ad.
    [bete]: gorde, ekarri Ipar., jagon bizk., guardatu zah.
    [behatu]: begi eman, so egin, behatu Ipar./naf., miratu Ipar. g.e.
    [gogo eman]: gogo eman Ipar. jas., gogoatu Ipar. zah.
begiratu adj.
    [begirakorra]: begirakor g.e.
begiratu iz.
    [begirada]: begikaldi, begiraldi, begirune, begi-ukaldi, so, begi-kolpe Ipar., behako Ipar., behatze Ipar., begirada Heg., adikune bizk., begirakune bizk., begiztaldi g.e.

igandeak begiratu  Labayru hiztegia

igandeak begiratu ad.
    [igandeak gorde]: igandeak gorde

UZEIren Sinonimoen Hiztegia lexikoa aberasteko laguntza da: osatzeko eta testuinguru bakoitzak eskatzen duen hitz egokia hautatzen laguntzeko.

Hitz batek adiera zehatz batean dituen sinonimoak ikus ditzakegu, edo euskalki zehatz batean, edo erregistro maila batean zein bestean. Erabiltzaileak erabakiko du hautatzen duen sinonimoa bere beharretara ondo egokitzen den ala ez: ez baita gauza bera bizkaierako kutsua eman nahi izatea, edo lapurterakoa. “Emakumea” emaztekia izango da lapurtera/behe-nafarreraz, eta andrazko edo andrakume bizkaieraz, esaterako. Edo, ez baita berdin maila jasoa edo behekoa. “Pertsona elezuria, itxuratia”  azalutsa dela esango dugu maila jasoan, eta faltsua behe-mailakoan.

Ez da hiztegi arrunta, ez daude hiztegi arruntek dituzten sarrera guztiak, sinonimoa dutenak baizik. Eta gauza bera gertatzen da adierekin ere, sinonimoa duten adierak bakarrik azalduko dira bertan. Horrela, 26.098 sarrera sinonimodun ditu hiztegiak, 31.268 adiera guztira.

Etengabe eguneratzen da: ez dago bertsio berrien zain egon beharrik, egunero gaurkotzen baita datu-baseko informazioa.

Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren menpeko Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak emandako babesa jaso zuen UZEIk 2019an Sinonimoen Hiztegia funtzionalitate berriz hornitzeko.

2022az geroztik, UZEIren Sinonimoen Hiztegia eskaintzen da Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile neuronalaren Itzuli+ tresna-barran.

Ausazko hitza
zeharo adb.
    [xehetasunez zah.doi-doi, doi-doia, ipi-apa, konkretuki, sits eta bits, xehe-xehe, zehatz, zehatz-mehatz, zehazki, zehazki-mehazki, zehazkiro, xeheki Ipar. jas., xeheroki Ipar. g.e., xehero Ipar. zah.
    [erabat] : alde batera, begietaraino, betean, bete-betean, ederki, ederto, erabat, guztiz, hagitz, oso, osoki, oso-osorik, osorik, osoro, plei-plei, sits eta bits, txit, anitz Ipar., arras Ipar., arrunt Ipar., biziki Ipar., gain-gainetik Ipar., tinketz Ipar., tutarrez bizk., osotoro gip., alde bat lap./naf., txoil naf., guztiro g.e., osotara g.e., betero zah., konplituki zah., seko gip. beh., net Ipar. g.e., soberanoki Ipar. g.e., tint bizk. g.e., alde guztiz Ipar. zah., beteki Ipar. zah.