Euskarazko lexikoaren erabilera zuzena egiaztatzeko garatu du UZEIk IDITE.
IDITEk testu-masa handiak analiza ditzake. Analisi ortografiko hutsa egiteaz gain, euskara estandarrean erabil edo hobe markak ezarrita dituzten hitzen agerpenak detektatzen ditu, forma hobetsia proposatuz. Lexiko orokorraz gain, gainera, terminologia ere kontuan hartzen du, edozein mailatako testuak egiaztatzeko gauza baita.
Horren erakusgarri, Euskaltzaindiak IDITE aukeratua du bere lanen arauekiko adostasuna egiaztatzeko.
Lexiko orokorrerako euLEX datu-base lexikalean eta UZEIren terminologia-hobespenen UTH bilduma historikoan oinarritzen da, eta iturri horiek etengabe eguneratzen direnez (egunez egun), IDITEren emaitzak etengabe egokitzen zaizkio lexiko orokorrerako zein espezializaturako araugintzari.
Azpimarratzekoa da hainbat erakundek erabiltzen dutela beren produkzioaren zuzentasuna bermatzeko. Euskaltzaindiaz gainera, HABEk, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Donostiako Udalak, BERRIA egunkariak, Elkar Argitaletxeak, IVAPen Itzulpen Zerbitzu Ofizialak edo Nafarroako Parlamentuak, besteak beste, erabiltzen dute IDITE.