1. HASIERA
  2. ZER BERRI
  3. UZEIren Zilarrezko Ikurra jaso du Miriam Urkia euskaltzain osoak bere sarrera-ekitaldian

UZEIren Zilarrezko Ikurra jaso du Miriam Urkia euskaltzain osoak bere sarrera-ekitaldian

berriak, UZEI

2019-03-30

Iaz hautetsi zuen Euskaltzaindiak Miriam Urkia Joan Mari Torrealdaik utzitako lekua, 29. aulkia, betetzeko. Ikasketa guztiak euskaraz egin dituen lehen euskaltzain osoa dela irakur daiteke Euskaltzaindiaren webguneko biografian.

Miriam Urkiaren sarrera-ekitaldi ofiziala gaur egin da, Aretxabaletan, bere jaioterrian, eta, bertan, Euskaltzaindiaren hiztegigintzari buruzko sarrera-hitzaldia irakurri du gure lankideak.

UZEIren aitortza gorena

Ekitaldi akademikoa amaitutakoan, UZEIko lehendakariak, Jon Etxabek, eman dio gure erakundearen aitortzarik gorena irudikatzen duen Zilarrezko Ikurra.

UZEIren aitortza gorena irudikatzen duen Zilarrezko Ikurra eman dio Jon Etxabe lehendakariak #MiriamUrkia-ri@plazaberri pic.twitter.com/CxktOQ7xzY— UZEI (@UZEI_) 30 March 2019

1992az geroztik UZEIko Lexikografia Saileko arduradun eta Zuzendaritza Batzordeko kide da Miriam, baina UZEIrekiko harremana lehenago hasi zuen, Euskal Filologia ikasten ari zenean, hain zuzen ere. Ibilbide profesional luze eta oparoa egin du geroztik, bereziki, lexikografian eta I+G+b arloan.

Ondo merezitako aitortza jaso du gaur Miriam Urkiak.

Zorionak eta urte askoan, beraz, Miriam!

Beste albiste batzuk:

Miriam Urkia: «Euskaltzaindiaren Hiztegiaren papereko bertsioa zaharkitua geratu zen sarekoa jarri zen egunean bertan»

Gure lankide Ainhoa Arregi, Euskaltzaindiak izendatu berri dituen hamabi euskaltzain urgazleen artean

Jose Antonio Aduriz, ohorezko euskaltzain