XXII. AETER Jardunaldia:
Domeinu terminologikoen galera: haiek berreskuratzeko eta ezartzeko estrategiak
NOIZ ETA NON:
Donostian, 2023ko azaroaren 3an.
IZEN-EMATEA
Jardunaldia doakoa eta aurrez aurrekoa izango da, eta izena emateko, inprimakia bete behar da, hemen klik eginez.
EGITARAUA
9:00 – 9:30 Harrera eta dokumentazioa banatzea.
9:30 – 10:00 Inaugurazioa Andrés Urrutia Euskaltzaindiko lehendakariaren eta Joaquín García Palacios AETEReko lehendakariaren eskutik.
10:00 – 10:30 Elea Giménez, CSIC Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Nagusiko zientzialari titularra eta CSICen ES-Ciencia plataforma tematikoaren eta TERESIA (Portal de acceso a TERminologías en ESpaña y servicios de Inteligencia Artificial) proiektuaren koordinatzailea. «Terminologia eleaniztunetarako garaia da?».
10:30 – 10:45 Solasaldia.
10:45 – 11:15 Etenaldia/kafea.
11:15 – 11:45 Étienne Quillot, Frantsesa Garatu eta Aberasteko Misioaren burua. Frantziako Kultura Ministerioa-Frantsesaren eta Frantziako hizkuntzen Ordezkaritza Nagusia. «Terminologia eta neologia ofizialak Frantzian 1972tik: etenik gabeko borroka hiztegi zientifiko eta teknikoak aberasteko».
11:45 – 12:00 Solasaldia.
12:00 – 12:30 Elena Montiel, Madrilgo Unibertsitate Politeknikoko (UPM) Zientziari eta Teknologiari Aplikatutako Hizkuntzalaritza Saileko irakasle titularra eta Ontology Engineering Group (UPM) ikerketa-taldeko kidea. «Terminologiak funtsezko elementu gisa datu-espazioetan».
12:30 – 12:45 Solasaldia.
13:00 – 15:00 Bazkaltzeko tartea.
15:00 – 15:25 Rosa Estopà, IULATERM taldea, Pompeu Fabra unibertsitatea. «Terminologiari, lexikografiari eta ikaskuntzari buruzko proiektuak. “VEB: Oinarrizko hiztegi espezializatua” eta “LEXMED: esanahi terminologikoaren eraikuntza dinamikoa eskolako corpus lexikografiko baten bidez”».
15:25 – 15:50 Jorge M. Porras-Garzón eta Mercè Lorente, Institut d ‘Estudis Catalans eta IULATERM taldea, UPF. «Prospektiba terminologikoa eta ezarpena: maileguak hedatzen aurrera egiteko estrategia».
15:50 – 16:15 Miguel Ibáñez Rodríguez eta Gloria Martínez Lanzán. Valladolideko Unibertsitatea. GIRTraduvino. «Enoterm: ardoaren terminologiaren datu-basea».
16:15 – 17:15 Eztabaida-foroa hizlari, terminologia-zentro eta parte-hartzaileekin, UZEIko Terminologia Saileko buru Iker Etxebestek zuzendua. «Terminologia-bankuetako gai-estalduraren hutsuneei aurre egiteko erronkak».
17:15 – 17:30 Ondorioak eta itxiera.
NOLA IRITSI
Euskaltzaindiaren Donostiako ordezkaritza