1. HASIERA
  2. ZER BERRI
  3. Twitterren murriztapen berria dela eta, «UZEIren txioak» atalean aldaketak egin ditugu

Twitterren murriztapen berria dela eta, «UZEIren txioak» atalean aldaketak egin ditugu

berriak

Elon Muskek hala erabaki omen duela eta, hemendik aurrera Twitterren saioa ireki behar behar da sare sozial horretako txioak ikusi ahal izateko. Beraz, aurrerantzean Twitterreko konturik ez duten erabiltzaileek ezingo dituzte txioen estekak ireki. Egunotan Twitterren egin dituzten aldaketetako bat da, hain zuzen ere.

Hori dela eta, gure webguneko UZEIren txioak atalean sailkatzen ditugun txioen estekak aldatu ditugu, eta hemendik aurrera Mastodoneko kontuan jartzen ditugun mezuak irekiko dituzte, edonork kontsulta ditzan.

Twitter, Mastodon eta beste sare sozialetan jartzen ditugun mezuen artean, adierazgarrienak hautatzen ditugu, eta honako multzo hauetan sailkatzen ditugu webgunean, erabiltzaileek errazago aurki dezaten bilatzen dutena:

  • Berdintasuna
  • Lexiko orokorra
  • Onomastika
  • Sinonimoak
  • Terminologia