title

TEIS

Euskarazko terminoen ezarpena HNP tresnen bidez neurtzeko hainbat ikerketa-lan egin ditu UZEIk azken urteotan.

Lan horien emaitza da TEIS terminologia-ezarpenaren informazio-sistema.

TEIS sistema bi fasetan garatu du UZEIk. Lehendabiziko faseak euskarri digitalean bildutako testuekin eratutako corpusetan terminoen ezarpena neurtzea zuen helburu. Bigarren fasean bilaketa-motor egokiak erabiliz Internet corpus birtual gisa baliatzeko ikerketa burutu zen, testu-bildumarik eratu gabe terminoen benetako erabilera neurtzeko.

UZEIk garatutako ezarpen-neurgailuaren prototipoak maiztasun erlatiboetan neurtzen du ezarpena, eta testu-corpuseko terminoen erabilera ezarpen-koefizienteetan adierazten du.

Eusko Jaurlaritzaren Saiotek 2006 eta 2007 deialdietan aurkeztu zen TEIS ikerketa-proiektua.

TEIS

BIBLIOGRAFIA:

LOINAZ, M. (2008). “Estudio de un sistema de medición y diagnóstico de la implantación de la terminología en euskera (proyecto de investigación TEIS)”, in FARGAS, F. Xavier (2008). Espais Terminològics 2007. Neologia terminològica: el tractament dels manlleus. Eumo Editorial, Termcat Centre de Terminologia, Bartzelona, 167-174. or.

MONTANÉ MARCH, M.A. (2012): Terminologia i implantació: anàlisi d’alguns factors que influencien l’ús dels termes normalitzats de la informàtica i les TIC en llengua catalana. Universitat Pompeu Fabra, Bartzelona, 76-77 or.

URBIETA, I. “Le travail terminologique en langue basque” in TERMNET PUBLISHER (Argtz.). Minority languages and terminology policies. Special EAFT seminar. Dublin, 2007.