Pribatutasun politika

Pribatutasun politika honek webgune honetako datu pertsonalen tratamenduen inguruan informazioa eskaintzea eta interesdunei asistentzia emateko eskubideak deskribatzea du helburu, 2016ko apirilaren 27 ko 679/2016 (EB) Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren Erregelamendua, datu pertsonalen tratamenduari dagokionez pertsona fisikoen babesari eta datu horien zirkulazio askeari buruzko araua eta Datu Pertsonalak babesteko eta eskubide digitalak bermatzeko, abenduaren 5eko, 2018/3 Lege Organikoarekin bat.

 

Nor da zure datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna?

Izena: Unibertsitate Zerbitzuetarako Euskal Ikastetxea – UZEI
IFZ: G20058723
Helbidea: Aldapeta, 20. 20009 Donostia. Gipuzkoa
Telefonoa: 943473377
Helbide elektronikoa: uzei@uzei.eus

Zer helbururekin jasotzen ditugu zure datuak?

Zure datuak gurekin harremanetan jartzean jasotzen ditugu soilik, eta datu horiek erabiliko ditugu zurekin harremanetan jartzeko, erabiltzaile, bazkide, bezero edo hornitzaile gisa gurekin duzun harremana kudeatzeko eta mantentzeko, eta UZEIren legezko obligazioak betetzeko.

Zenbat denboraz gordeko dira datuak?

Zure datuak ezabatzea agintzen ez diguzun bitartean UZEIren erregistro pribatuan gordeko dira.

Zerk legitimatzen gaitu zure datuak erabiltzera?

Zuk eman diguzun berariazko baimena da UZEIk zure datu pertsonalak tratatzeko oinarri legala. UZEIren www.uzei.eus webgunean horretarako ezarritako mekanismoen bidez datu pertsonal horiek jasotzeko unean eman duzu baimen hori.

Nori utziko zaizkio zure datuak?

UZEIk datu horiek ez ditu hirugarrenen esku utziko.

Zeintzuk dira zure eskubideak zure datu pertsonalak ematen dizkiguzunean?

Datu-emaileak honako eskubideak burutu ahal izango ditu emandako datuen gainean:

Sarbide eskubidea: datu-emaileak UZEIri emandako datuak eskatu ahal izango dizkio, bere datu pertsonalen tratamendua egiten ari den edo ez baieztatzeko.

Zuzenketarako eskubidea: Datu-emaileak bere datu pertsonalen zuzenketa egiteko eskatu ahal izango dio UZEIri, berauek zuzenak ez badira edo behar bezala osatuak ez badaude.

Ezabatze eskubidea: Datu-emaileak UZEIri bere datu pertsonalak ezabatzeko eskatu ahal izango dio, besteak beste, datu horiek jaso ziren helbururako jadanik beharrezkoak ez badira.

Aurkaritza-eskubidea: Datu-emailea UZEIri bere datu pertsonalen tratamendua egitearen kontra agertu daiteke. Kasu horretan UZEIk soilik erreklamazioak egiteko edo horietatik babesteko gordeko ditu.

Tratamendua mugatzearen eskubidea: Datu-emaileak UZEIri eskatu ahal izango dio behin-behinean eta erabilera zehatzetarako ez erabiltzeko bere datu pertsonalak. Kasu horretan UZEIk soilik erreklamazioak egiteko edo horietatik babesteko gordeko ditu.

Eramateko eskubidea: Datu-emaileak UZEIri bere datuak erraz eskuragarriak diren formatu egituratu batean emateko eskatu ahal izango dio. Era berean bere datuak beste arduradun bati emateko ere eskatu ahal izango dio.

Baimena ematea ezeztatzeko eskubidea: Datu pertsonalak berariazko baimena emanez lortu badira, datu-emaileak baimen hori ezeztatzeko eskubidea izango du edozein unetan.

Erreklamazioak aurkezteko eskubidea: Datu-emaileak Datuen Babeserako Espainiako Agentziaren aurrean erreklamazioa aurkezteko eskubidea izango du, bereziki bere eskubideen egikaritza ez dela egokia izan uste badu. Erreklamazio hori bide telematikoa erabiliz egin daiteke, egoitza elektronikoaren bidez (www.agpd.es), edo posta helbidera zuzenduz (C/ Jorge Juan, 6, 28001-Madrid)

Aipatutako edozein eskubide egikaritzeko, datu-emailea UZEIren posta helbidera edo helbide elektronikora zuzendu daiteke, bere NANaren kopia aurkeztuz, nortasuna egiaztatu ahal izateko.