Lexikoa zuzentzea eta eguneratzea
Lexikoa zuzentzeko eta egiaztatzeko IDITE lexiko-egiaztatzailearen zerbitzua garatu du UZEIk (ikus IDITE).
Euskarazko testuak lexiko estandarraren arau eta gomendioen arabera idaztea eta zuzentzea bermatzen du tresna honek; baita garai batean idatzitako testuak gaur egungo lexikora egokitzea ere.
Testu-masa handiak analiza ditzake, eta, zuzentzaile ortografiko arruntek egiten duten akats-zuzenketa egiteaz gainera, hizkuntza-agintaritzek (Euskaltzaindiak nahiz Terminologia Batzordeak) ezarritako gomendioen araberako hobespenak agerrarazten ditu.
Adibidez, testu batean “gangaila” agertuz gero, zuzentzaile ortografikoek ez lukete ezer detektatuko, ortografikoki ondo idatzitako hitza denez. IDITEk, ordea hitz horren ordez Euskaltzaindiak “gingil” hobetsi duela adieraziko luke.
