Laster 40 urte beteko ditu UZEI euskal terminologia- eta lexikografia-zentroak, eta urteurrena ospatzeko, lehenik eta behin, euskara teknikoa sortzen eta normalizatzen lankide izandako lagun guztiak gogoratzeko eta omentzeko ekitaldia egin zuen 2017ko azaroaren 27an, Donostiako KM Kulturunean.
Jakintza-arlo bakoitzeko aditu ugarirekin lan egin du UZEIk hiztegi teknikoak eta testuliburu espezializatuak argitaratzeko: medikuak, historialariak, biologoak, fisikariak…
Azken hamarkada hauetan lantalde zabala aritu da euskarazko hiztegi teknikoak prestatzeko era guztietako lanak egiten: lehen ordenagailua eskuratu aurretik, adibidez, lankide ugari behar izaten ziren euskal terminoak testuetan bilatzeko, paperezko fitxetan jasotzeko eta fitxak hizkuntza bakoitzaren arabera ordenatzeko (euskara, gaztelania, frantsesa, ingelesa).
Horien guztien ekarpena, adituena eta bestelako lankideena, askotan boluntario gisa egindakoa izan zen, eta gerora eragin handia izan du euskara teknikoa finkatzeko.
Aditu eta lankide horietako batzuen lekukotasunak bildu ditu UZEIk #LarretikNoranahi izeneko dokumentalean.
Hemen ikus daiteke dokumental osoa:
Prentsak jasotakoa:
Irratia:
bizkaiairratia.eus (2017/12/02): «40 urte euskara teknikoa sortzen eta normalizatzen»
eitb.eus (2017/11/28; 04:00): «UZEI cumple 40 años»
Telebista:
eitb.eus (2017/11/27): «UZEIk 40 urte bete ditu euskara modernizatzen»
Prentsa idatzia:
naiz.eus (2017-11-28): «Euskara teknikoaren alde egin zutenak»
berria.eus (2017-11-28): «UZEIren aitortza euskara noranahi eraman zutenei»
noticiasdegipuzkoa.com (2017-11-28): «40 años trabajando por la normalización del euskera técnico»
diariovasco.com (2017-11-27): «Euskarari #LarretikNoranahi iristeko bideak ireki dizkiotenen omenez»
zuzeu.eus (2017-11-20) «#LarretikNoranahi: euskara batuaren «bronka» eta kobrezko eroaleak»
sustatu.eus (2017-11-15) «#LarretikNoranahi: euskara noranahi eramaten lagundu zuten euskaltzaleak gogoan»