Argitaratze-data: 2019-01-19
Zuzenbideko lizentziadun/itzultzaile bat kontratatzeko prozesua abian jarri du UZEIk.
Lanpostuaren ezaugarriak:
Gaztelaniazko testu juridikoak euskaratzea da lanpostu honen xedea. Lana taldean egingo badu ere, goi-mailako ezagutzak izan beharko ditu hautagaiak modu autonomoan ere lan egiteko.
Eskatzen dugu:
▪️ Zuzenbideko lizentzia edo gradua euskaraz lortu izana.
▪️ Euskarazko maila altua.
Balioetsiko dugu:
▪️ Itzulpen-masterra egin izana.
▪️ Itzulpengintzan eskarmentua izatea.
▪️ SDL Trados programa erabiltzen eskarmentua izatea.
Eskaintzen dugu:
▪️ Lanaldi osoko kontratua.
Interesatuok bidali CVa komunikazioa[abildua]uzei.eus helbidera 2019-02-15a baino lehen.