1. HASIERA
  2. ZER BERRI
  3. Lan-eskaintza: itzultzailea

Lan-eskaintza: itzultzailea

berriak, Itzulpengintza

2022-08-26an argitaratua

Itzultzaile bat kontratatzeko prozesua abian jarri du UZEIk.

Lanpostuaren ezaugarriak:

Itzulpen orokorrak eta bereziki gaztelaniazko testu juridikoak euskaratzea da lanpostu honen xedea.

Eskatzen dugu:

1. Zuzenbideko gradua euskaraz lortu izana.
Euskarazko C1 maila gutxienez.
3 urteko esperientzia itzulpengintzan.
Trados Studio programa erabiltzen jakitea.

EDO

2. Euskal filologia/Euskal ikasketak/Itzulpengintza eta interpretazioa gradua edo antzekoa.
Esperientzia itzulpengintza juridikoan.
3 urteko esperientzia itzulpengintzan.
Trados Studio programa erabiltzen jakitea.

Eskaintzen dugu:

Lanaldi osoko kontratua.

Interesatuok bidali CVa komunikazioa@uzei.eus helbidera 2022-09-09 arte.