Euskaltzaindiak ohar baten bidez aditzera eman duenez, 16 ohorezko euskaltzain izendatu berri ditu. Horien artean dago, UZEIren lehen urteetatik erretiroa hartu arte lankide izan dugun Jose Antonio Aduriz lexikografoa. Urte horietan guztietan lan isila egin du Adurizek, eta Euskaltzaindiak bere oharrean zioen bezala, «Hiztegi Batua eta Euskaltzaindiaren Hiztegiaren zutabe nagusietako bat izan da».
Zorionak, UZEIko lantalde eta lagun guztion izenean, Jose Antonio! Baita harekin batera izendatu berri dituzten gainerako ohorezko euskaltzainei ere: Martxel Andrinua, Txaro Arteaga, Maria Jose Azurmendi, Miren Jone Azurza, Henri Duhau, Izaskun Gastesi, Abel Muniategi, Manex Pagola, Jose Maria Rementeria, Sabin Salaberri, Txomin Solabarrieta, Julen Urkiza, Arantxa Urretabizkaia, Pello Zabala eta Auxtin Zamora.
Hamasei ohorezko euskaltzain berri izendatu ditu Euskaltzaindiak. Guztira, bost emakumezko eta hamaika gizonezko izendatu dira: bost bizkaitar, sei gipuzkoar, bi lapurtar, eta baxenabartar, arabar eta nafar bana. https://t.co/8jCnpu23C7 pic.twitter.com/aDjF4tw7EI
— Euskaltzaindia (@plazaberri) 2018(e)ko maiatzaren 11(a)