title

IDITE lexiko-egiaztatzailearen demoa Euskaltzaindiak Hiztegi Batuan egin berri dituen aldaketetara egokitu du UZEIk

IDITE lexiko-egiaztatzailearen demoa Euskaltzaindiak Hiztegi Batuan egin berri dituen aldaketetara egokitu du UZEIk

Hiztegi Batua eta Euskaltzaindiaren Hiztegia bateratzeko Euskaltzaindiak hartu dituen erabakietara egokitu du UZEIk IDITE egiaztatzailearen oinarri den euLEX euskararen datu-base lexikala, 130.000 sarrera inguru biltzen dituena.

Aldaketa horietako gehienak erabili edo hobe markak dituzten formetan egin ditu Euskaltzaindiak, baina badira bestelako berrikuntzak ere (sarrera berriak, ezabatutako formak…).

Beraz, orain IDITE lexiko-egiaztatzailearen analisia ere Euskaltzaindiaren azken erabaki horien araberakoa da, doako demo-bertsioan ikus daitekeen bezala (https://www.uzei.eus/online/idite).

Bestalde, euskararentzat garatutako euLEMA lematizatzaile automatikoan ere ageri dira orain aldaketa horiek; izan ere, IDITE bezala, lexikorako araugintzaren arabera UZEIk etengabe eguneratzen duen datu-base lexikalean oinarritzen da euLEMA ere.

euLEMA lematizatzailearen demo-bertsioa https://www.uzei.eus/online/eulema helbidean dago erabilgarri.

Euskaltzaindiak Hiztegi Batuan egindako azken aldaketen inguruko argibide gehiago, hemen.

No Comment

Post A Comment