1. HASIERA
  2. ZER BERRI
  3. Hobelex eguneratu dugu eta online bertsioa erabilgarriagoa egin dugu

Hobelex eguneratu dugu eta online bertsioa erabilgarriagoa egin dugu

berriak

Urtean bitan berritzen du Euskaltzaindiak bere hiztegia. 2025eko lehen eguneratzean, 795 forma berri jaso ditu hiztegi arauemailean, eta beste 1.515 forma zuzendu edo osatu ditu, ohar bidez jakinarazi zuenez.

Euskaltzaindiak hiztegi arauemailea eguneratzen duen bakoitzean, UZEIk ere Hobelex zuzentzailearen bertsio berria argitaratzen du, forma arautu berrietara egokituta.

Hobelexek oraindik arautu ez diren forma egokiak eta hobespenak ere kontuan hartzen ditu, erabiltzaileentzat informazio baliotsua eskainiz. Horren bidez, nolabait, araugintzari aurrea hartzen diola esan daiteke.

Horregatik, UZEIk etengabe osatzen du bere datu-base lexikala (euLEX), Euskaltzaindiaren eta Terminologia Batzordearen irizpideen arabera egokiak diren hainbat forma eta hobespenekin, oraindik araututa egon ez arren. Azken hilabeteotan bakarrik, horrelako ehunka sarrera gehitu ditugu euLEXen, eta, orain, sarean eskuragarri dagoen Hobelex zuzentzaileak horiek guztiak kontuan hartzen ditu.

Online bertsioa, erabilgarriagoa

Azken eguneratzearekin batera, gainera, Hobelexen online kontsulta berritu dugu: gaur egun ez da ezer instalatu behar Hobelex UZEIren webgunean erabiltzeko. Testu-eremuan bertan egin daitezke zuzentzaileak proposatzen dituen moldaketak, eta, testu osoa zuzendu ondoren, arbelean kopiatu daiteke, erabiltzaileak behar duen dokumentuan edo aplikazioan zuzenean itsasteko.

Bestalde, beste hobekuntza batzuen artean, hobespen-motak bereizteko erabiltzen dituen koloreak aldatu ditugu, zuzenketa-iradokizunak ulerterrazagoak eta argiagoak izan daitezen begiratu batean erabiltzailearentzat.

Hobelex zuzentzailea helbide honetan dago erabilgarri.