«Euskara berri modernoa egiten» hitzaldia emango du UZEIren sortzaile eta lehen zuzendari Joseba Intxaustik datorren abenduaren 18an, Seguran.
Elorri Kultur Elkarteak, Hitz eta Irri Euskaraz Elkarri elkarteak eta Laiotz herri-eskolako guraso-elkarteak antolatu dute ekitaldia: 19:00etan izango da, Segurako Kultur Etxean. Hitzaldiaren aurretik, UZEIren 40. urteurrena aitzakiatzat harturik ekoitzi berri dugun dokumentala, #LarretikNoranahi izenekoa, emango da.