2017-04-06an argitaratua
Euskaraz hobeto idazten ahalegintzen bazara, dagoeneko ezagutuko duzu Hobelex zuzentzaile eguneratua, euskaraz zuzen eta azken arau eta gomendioen arabera idazteko ezinbesteko tresna baita.
Badakizu, beste gauza askorekin gertatzen den bezala, euskarak ere bere bidea egiten du egunez egun. Forma berriak arautzen ditu Euskaltzaindiak, hiztegi berriak onartzen ditu Terminologia Batzordeak, eta hitz berriak irakurtzen ditugu komunikabideetan.
Berrikuntza horiekin guztiekin etengabe eguneratzen dugu Hobelex zuzentzailea, erabiltzaileek beren beharren arabera beti bertsio eguneratua deskargatzeko aukera izan dezaten.
Horrela, jada eskuragarri dago hobelex.eus helbidean, besteak beste, Euskaltzaindiak aurten kaleratu dituen arauak integratuak dituen bertsioa: martxoaren 24an kaleratutako 181. araua eta urtarrilean plazaratutako 180.a; jakina, proposamenak egiteko arau horien aurreko guztiak ere kontuan hartzen ditu Hobelexek.
Euskaltzaindiak 181. araua kaleratu du gaur ✍️
➡️ https://t.co/bHoAQrCaG6#euskara pic.twitter.com/j1a9072SmY— UZEI (@UZEI_) March 24, 2017
[ARAUAK] Germaniar jatorriko izenak #euskaraz idazteko irizpide xeheak eman ditu Euskaltzaindiakhttps://t.co/lTG2oqydrR pic.twitter.com/8rmPiFblj6
— UZEI (@UZEI_) January 11, 2017
Beraz, Hobelex aspaldi eguneratu ez baduzu, badakizu nahi duzunean bertsio berria instala dezakezula, darabilzun euskara gaur egungoa izan dadin; alegia, zu bezalakoa, ezta?
Eta gogoan izan: LibreOffice, Microsoft Office eta online bertsioetan doan erabil daiteke, eta akats ortografikoez gain hobespen lexikoak ere egiten ditu.
Deskargatu hemendik Hobelexen azken bertsioa: