title

Euskaltzaindiak bere hiztegian egindako aldaketen arabera eguneratu dugu Hobelex zuzentzailea

2018-02-14an argitaratua
2018-02-21ean eguneratua

 

Euskaltzaindiak iragarri duenez, 31 forma berri (sarrerak eta azpisarrerak) gehitu dizkio Euskaltzaindiaren Hiztegiari, eta, guztira, 446 forma begiratu eta zuzendu ditu. Aldaketa horiek guztiak www.euskaltzaindia.eus/hiztegibatua helbidean kontsulta daitekeen bertsio elektronikoan jasota daude.

Bestalde, Euskaltzaindiak aditzera eman duenez, aurrerantzean urtean bi aldiz eguneratuko du bere hiztegia.

Ohi dugun moduan, lehenbailehen eguneratu dugu Hobelex zuzentzailea Euskaltzaindiaren Hiztegiaren azken berrikuntzen arabera, orain arte bezala, gaur egungo erabiltzaileak behar duen zuzentzaile eguneratua izaten jarrai dezan. Hobelex doakoa da, eta edonoren eskura dago www.hobelex.eus helbidean.

Gainera, Euskaltzaindiak argitaratu berri duen araua ere, Errenazimentuko pertsona-izenei buruzkoa, kontuan hartu dugunez, guztiz eguneratua dago jada gure zuzentzailea.

Jakina, UZEIk garatutako lexiko-egiaztatzaile profesionala, IDITE izenekoa, erabiltzen dutenek ere, azken berrikuntza horietara egokitutako bertsioa izango dute hemendik aurrera.

 

No Comment

Post A Comment