Euskaltzain oso izendatu dute gure lankide Miriam Urkia!

Azaroan euskaltzain emeritu izatera pasatu ziren Patxi Uribarren eta Joan Mari Torrealdai euskaltzain osoak, eta haiek utzitako lekua hartzeko hautatu ditu gaur Euskaltzaindiak Miriam Urkia eta Roberto González de Viñaspre.

Lexikografian, corpusgintzan, morfologia konputazionalean eta hizkuntza-teknologietan aditua da Miriam Urkia. Euskal Filologian doktorea da, eta UZEIko Lexikografia Sailaren ardura du 1992tik.

Urte luzez parte hartu du Euskaltzaindiaren hainbat egitasmotan. Gaur egun, Euskaltzaindiaren Hiztegiaren arduraduna da. Gainera, Euskaltzain urgazle izendatu zuten 2003an, eta, iaz, Euskaltzaindiaren Gipuzkoako ordezkari.

Baina, horren guztiaren gainetik, euskaltzale eta langile nekaezina da. Zorionak, Miriam, zutaz hain harro gauden lankide guztion izenean!

Miriam Urkia, UZEIko Lexikografia Sailaren arduraduna

Azkenik, Roberto González de Viñaspre ere zoriondu nahi dugu UZEItik, Patxi Uribarrenek utzitako lekua hartuko baitu hemendik aurrera gainerako euskaltzain osoen ondoan.






No Comment

Post A Comment