1. HASIERA
  2. ZER BERRI
  3. Euskarazko neologismoak ardatz izango dituen egitasmoa jarriko du abian UZEIk

Euskarazko neologismoak ardatz izango dituen egitasmoa jarriko du abian UZEIk

berriak, neologismoak

Lexikoaren bilakaera errealari jarraipena egitea behar-beharrezkoa da edozein hizkuntzarentzat, eta, are gehiago, euskara bezala normalizatze-bidean dagoen hizkuntza batentzat.

Euskarak beste hizkuntzetatik mailegatzen dituen edo euskaratik bertatik hiztunok sortzen ditugun forma berriak monitorizatzeak eta aztertzeak informazio baliotsua eman dezake euskarak biziberritzeko erabiltzen dituen estrategia linguistikoak ezagutzeko.

Maileguak nahiz euskaratik sortutako neologismoak behar ditugu, baina zenbaitetan inguruko erdara hegemonikoetako formen aldean oihartzun gutxiago izaten dute euskaratik (eratorpenez, elkarketaz…) sortutakoek. Mota batekoak zein bestekoak jaso eta ezagutaraztea lagungarria izan daiteke hiztunek non aukeratu gehiago izan dezaten.

Orain arte genuen hutsunea betetzeko, inguruko hizkuntzetan egiten dena eredutzat hartuz, Neoloteka izeneko baliabidea abian jartzea erabaki du UZEIk. Aurki ezagutzera emango duen egitasmo berri horren bidez bilduko ditu UZEIk gaurko euskaran sortzen eta erabiltzen ditugun hitz berriak.