2019-03-30
Iaz hautetsi zuen Euskaltzaindiak Miriam Urkia Joan Mari Torrealdaik utzitako lekua, 29. aulkia, betetzeko. Ikasketa guztiak euskaraz egin dituen lehen euskaltzain osoa dela irakur daiteke Euskaltzaindiaren webguneko biografian.
Miriam Urkiaren sarrera-ekitaldi ofiziala gaur egin da, Aretxabaletan, bere jaioterrian, eta, bertan, Euskaltzaindiaren hiztegigintzari buruzko sarrera-hitzaldia irakurri du gure lankideak.
UZEIren aitortza gorena
Ekitaldi akademikoa amaitutakoan, UZEIko lehendakariak, Jon Etxabek, eman dio gure erakundearen aitortzarik gorena irudikatzen duen Zilarrezko Ikurra.
UZEIren aitortza gorena irudikatzen duen Zilarrezko Ikurra eman dio Jon Etxabe lehendakariak #MiriamUrkia-ri@plazaberri pic.twitter.com/CxktOQ7xzY— UZEI (@UZEI_) 30 March 2019
1992az geroztik UZEIko Lexikografia Saileko arduradun eta Zuzendaritza Batzordeko kide da Miriam, baina UZEIrekiko harremana lehenago hasi zuen, Euskal Filologia ikasten ari zenean, hain zuzen ere. Ibilbide profesional luze eta oparoa egin du geroztik, bereziki, lexikografian eta I+G+b arloan.
Ondo merezitako aitortza jaso du gaur Miriam Urkiak.
Zorionak eta urte askoan, beraz, Miriam!
Beste albiste batzuk: