Hunkituta hartu dugu gaur berria! Markel Olanok Twitter bidez iragarri du Gipuzkoako Foru Aldundiak Jakini emango diola aurtengo Urrezko Domina.
?Pentsamenduan, kultur eragintzan, argitalpengintzan, euskal kulturan eta #euskara batuan Jakin taldearen ekarpena funtsezkoa izan da egungo kulturaren aniztasuna eta hedadura ulertzeko. Plazerra da iragartzea Gipuzkoako #UrrezkoDomina zuentzat izango dela. Zorionak @jakin_eus! pic.twitter.com/u2HT63xaq9
— Markel Olano (@markelolano) 2018(e)ko azaroaren 13(a)
Saria Joxe Azurmendik, Joan Mari Torrealdaik, Paulo Agirrebaltzategik eta Joseba Intxaustik jasoko dutela zehaztu dute Jakin.eus webgunean bertan.
UZEIko lantalde osoaren izenean, bihotz-bihotzez, zorionik beroenak!! Ekarpen itzela egin dio Jakinek euskarari, inolako zalantzarik gabe. Eta horretan jarraitzen du gaur egun ere lantalde berritu eta emankor baten ahaleginari esker. Denok (eta, jakina, UZEIk) hainbeste zor diogun proiektu hori egunez egun gauzatu duten guztien izenean, ondo merezitako aitortza jasoko dute, beraz, euskalgintzako lau izen handi horiek abenduaren 19an!