Marokoko Amazig Kulturaren Errege Institutuak (Institut Royal de la Culture Amazighe, IRCAM) hizkuntza gutxituen normalizazio terminologikoari buruzko nazioarteko biltzar bat antolatu zuen Rabaten, 2017ko abenduaren 14an eta 15ean (“La terminologie dans les langues peu dotées: élaboration, méthodologie et retombées”).
UZEI hitzaldi bat ematera gonbidatu zuten bertako antolatzaileek, euskararen hizkuntza-plangintzaren eta normalizazio terminologikoaren berri izateko interesa baitzuten. Izan ere, amazig hizkuntza normalizazio-bidean dago oraindik. Hori dela-eta, biltzarrean beste hizkuntza batzuetako esperientzia eredugarrien berri eman zedin nahi zuten antolatzaileek, amazig hizkuntzaren inguruko ikerketak aurkezteaz eta hizkuntza horren inguruan lanean ari diren agenteen topagune izateaz gain. Ondorioz, katalanaren, okzitanieraren eta sardinieraren hizkuntza-plangintzak eta normalizazio terminologikoak izandako ibilbidearen berri izateko aukera ere izan zuten biltzarrera bertaratutakoek.
UZEIri zegokion hitzaldia, “A Diachronic Perspective of the Terminological Normalization and Planning in Basque Language” izenburua zuena, gure lankide Bego Arratek eman zuen.
Our colleague #BegoñaArrate is about to give a talk about #Basque terminology in Rabat, at IRCAM’s international #terminology symposium.
cc/ @etxepareEN pic.twitter.com/2bGgcz9MQq— UZEI_English (@UZEI_English) 2017(e)ko abenduak 14