1. HASIERA
  2. ZER BERRI
  3. UZEIk Euskalterm-erako landu dituen hiztegi terminologiko berriak aurkeztu dituzte

UZEIk Euskalterm-erako landu dituen hiztegi terminologiko berriak aurkeztu dituzte

berriak, Terminologia, UZEI

Bederatzi hiztegi terminologiko berri argitaratu ditu Eusko Jaurlaritzak, eta jada www.euskadi.eus/euskalterm helbidean kontsulta daitezke.

Euskararen Aholku Batzordearen Terminologia Batzordearen jarduketa-planaren baitan, Euskalterm terminologia-banku publikoa elikatzeko hiztegi terminologikoak sortzen ditu UZEIk. Horrela, UZEIk landu ditu Eusko Jaurlaritzak gaur aurkeztu dituen hiztegi terminologikoak; ondoren, hizkuntzalariez eta arloan arloko adituez osatutako batzorde teknikoek aztertu eta, azkenik, Terminologia Batzordeak onartu ditu hiztegi berri horiek.

Hauek dira gaur aurkeztu dituzten hiztegi berriak, PDF formatuan:

Ehiza eta Arrantza Hiztegia

Garraioa eta Logistika Hiztegia

Hiesa Hiztegia

Azokak, Biltzarrak eta Jendaurreko Ikuskizunak Hiztegia

Mendekotasuna Hiztegia

Mineralak Hiztegia

Sare Sozialak Hiztegia

Telefonia Hiztegia

Traumatologia Hiztegia

1986. urtean sortu zuen UZEIk Euskalterm, eta euskarazko kontsulta telematiko aitzindaria izan zen lehen urte haietan, Internet sortu baino lehen Minitel bidez eskaini baitzen. Euskaltermen garrantziaz oharturik, 2001ean Eusko Jaurlaritzak hura hautatu zuen euskal terminologiaren banku publikoa izan zedin. Geroztik, UZEIk elikatzen eta mantentzen du terminologia-bankua, Eusko Jaurlaritzarekin sinatua duen kontratuari jarraikiz.

Euskaltermerako UZEIk landu dituen hiztegiak aurkezteko prentsaurrekoa
Eusko Jaularitzak gaur egin duen prentsaurrekoa