Bederatzi hiztegi terminologiko berri argitaratu ditu Eusko Jaurlaritzak, eta jada www.euskadi.eus/euskalterm helbidean kontsulta daitezke.
Euskararen Aholku Batzordearen Terminologia Batzordearen jarduketa-planaren baitan, Euskalterm terminologia-banku publikoa elikatzeko hiztegi terminologikoak sortzen ditu UZEIk. Horrela, UZEIk landu ditu Eusko Jaurlaritzak gaur aurkeztu dituen hiztegi terminologikoak; ondoren, hizkuntzalariez eta arloan arloko adituez osatutako batzorde teknikoek aztertu eta, azkenik, Terminologia Batzordeak onartu ditu hiztegi berri horiek.
Hauek dira gaur aurkeztu dituzten hiztegi berriak, PDF formatuan:
Garraioa eta Logistika Hiztegia
Azokak, Biltzarrak eta Jendaurreko Ikuskizunak Hiztegia
1986. urtean sortu zuen UZEIk Euskalterm, eta euskarazko kontsulta telematiko aitzindaria izan zen lehen urte haietan, Internet sortu baino lehen Minitel bidez eskaini baitzen. Euskaltermen garrantziaz oharturik, 2001ean Eusko Jaurlaritzak hura hautatu zuen euskal terminologiaren banku publikoa izan zedin. Geroztik, UZEIk elikatzen eta mantentzen du terminologia-bankua, Eusko Jaurlaritzarekin sinatua duen kontratuari jarraikiz.