1. HASIERA
  2. ZER BERRI
  3. Emakundek Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lankidetza Erakunde izendatu du UZEI

Emakundek Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lankidetza Erakunde izendatu du UZEI

Berdintasuna, berriak

Izendapenak UZEIk genero-berdintasunarekin duen konpromisoa bistaratzen lagunduko du. Konpromisoa ez da berria UZEIrentzat: lehenik ere bere estatutuetan jasoa du emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzea helburu gisa. Hain zuzen ere, azken urteotan UZEIk emakumeen eta gizonen berdintasunaren alde egin duen ibilbidea aintzatetsi du aitortza horrekin Emakundek.

Ibilbide horretan egindako urratsak formalizatzeko beharra ikusi du berriki UZEIren lantaldeak, eta, horren ondorioz, abian jarri zuen iaz bere lehen berdintasun-plana, EMUN aholkularitzaren lankidetzarekin.

Egin klik hemen Emakunderen ebazpena deskargatzeko.