1. HASIERA
  2. ZER BERRI
  3. UZEIk eta Deustuko Unibertsitateak lankidetza-hitzarmena sinatu dute, euskara modernizatzeko, estandarizatzeko eta normalizatzeko

UZEIk eta Deustuko Unibertsitateak lankidetza-hitzarmena sinatu dute, euskara modernizatzeko, estandarizatzeko eta normalizatzeko

berriak

UZEIk eta Deustuko Unibertsitateak lankidetzarako esparru-hitzarmena sinatu dute gaur, Donostiako campusean, euskararen modernizazioa, estandarizazioa eta normalizazioa bultzatzeko helburuarekin. Hitzarmenak bost urteko iraupena izango du, eta Imanol Urbieta UZEIko zuzendariak eta Juan José Etxeberria SJ Deustuko Unibertsitateko errektoreak sinatu dute.

Bi erakundeak zenbait proiektutan elkarlanean aritu izan dira eta, eta elkarlan hori egonkortzeko, lankidetzarako esparru-hitzarmena sinatu dute bi helburu nagusi kontuan hartuz. Batetik, Deustuko Unibertsitateak, euskararekiko duen konpromisoaren esparruan, euskal terminologiaren estandarizazioan eta normalizazioan lagunduko du, UZEIrekin elkarlanean eta EUSKALTERM terminologia-bankuaren erabilera bultzatuz. Bestetik, bi alderdiek beren nahia adierazi dute euskararen modernizazioari aplikatutako ikerketan lankidetza-formulak sortzeko, giza baliabideak eta baliabide materialak gehiago eta hobeto aprobetxatzeko eta, aldi berean, harremanak sendotzeko.