1. HASIERA
  2. ZER BERRI
  3. UZEI, EAFT Summit 2014 terminologia-biltzarrean

UZEI, EAFT Summit 2014 terminologia-biltzarrean

berriak, Terminologia

_EAFTSUMMIT2014

Argazkia (@WordLo): UZEIko Begoña Arrate euskal terminologiak sare sozialetan duen hedapenari buruzko hitzaldia ematen.

 
 

Europar Terminologia Elkartearen (EAFT) azken EAFT Summit biltzarra 2014ko azaroaren 27an eta 28an izan zen Bartzelonan, Termcat-ek antolatuta.

Sare sozialek terminologia-lanean duten eragina izan zuen hizpide biltzar honek, eta UZEI bertan izan zen, euskal terminologia-lanean sare sozialei ematen zaien erabilerari buruzko hitzaldia emanez besteak beste.

Hitzaldi horretan adierazi bezala, sare sozialak terminologia-proposamenak hedatzeko bitartekoa dira UZEIrentzat nagusiki, baita terminologiaren inguruko eztabaidagunea ere. Edonola ere, corpus-bilaketa osatzeko ere erabiltzen ditu sare sozialak UZEIk, baita terminologia-lanetan lankidetzan aritzeko aproposak diren adituen berri izateko ere.

Biltzarreko hitzaldien laburpenak irakurgai daude esteka honetan: http://www.termcat.cat/docs/CimeraTerminologia/Cimera2014_LlibreResums.pdf

EAFT 2014ri buruzko txioen bilduma ikusteko, egin klik hemen: https://storify.com/TERMCAT/eaft-summit-2014-2015