Hiru urteko iraupena izango duen hitzarmena sinatuz, bi erakundeen arteko lankidetza-konpromisoa berritu dute gaur Berria Taldeko kontseilari ordezkari Iban Arregik eta UZEIko zuzendari Imanol Urbietak.
Terminologiaren esparruan bi erakundeen arteko komunikazioa hobetu eta normalizazioan sakontzeko asmoz, lankidetza-ildo berria jarri dute gaur abian bi erakundeek hitzarmen berri honekin.
Batetik, Berriak bere eguneroko jardunean hartzen dituen terminologia-arloko erabakiak UZEIren proposamen terminologikoekin modu sistematizatuan kontrastatzeko prozedura finkatzea adostu dute bi erakundeek.
Bestetik, euskarazko lexiko orokorra nahiz espezializatua egiaztatzeko UZEIk sortu eta eskaintzen duen IDITEnet zerbitzua erabili ahal izango du Berriako zuzentzaile-taldeak.