Online kontsulta
euLEMA
Euskarazko lematizatzailea
UZEIk euskararako sortutako lematizatzaile automatikoa da euLEMA. Lematizazioa azken arau lexikologiko eta terminologikoetara egokituta egiten du beti, etengabe eguneratuta mantentzen den euLEX euskararen datu-base lexikalean oinarritzen denez (Euskaltzaindiaren arauekin eta Terminologia Batzordeak proposatutako terminologiarekin eguneratzen da).
Lexikoi horrez gain, gramatika ere badu atzean lematizatzaile honek; eta, jakina, Euskaltzaindiaren gramatika erabiltzen du analisi horretarako.
Bi mailatako morfologian eta egoera finitudun automatetan oinarrituta dago euLEMA lematizatzailea.