sumisio kimiko; mendekotasun kimiko

eu: sumisio kimiko; mendekotasun kimiko
es: sumisión química
fr: soumission chimique
en: chemical submission

Definizioa:

Norbaitek beste pertsona bat bere mende uztea, substantzia psikotropikoren bat edarian ezkutuka botaz edo zuzenean injektatuz, gehienetan bortxaketa, lapurreta edo bestelako delituren bat egiteko asmoz.

sumisio kimiko

(iz.)

Testuingurua:

  • Hernaniko ertzain-etxeak ikerketa abiatu zuen ordutik aurrera, eta joan den larunbatean atxilotu zituzten ustezko egileak, 32 eta 48 urteko bi gizon, sumisio kimiko bidez sexu-erasoa egitea egotzita.

    EITB Media. «Bi gizon atxilotu dituzte Hernanin, sumisio kimikoaren bidez hirugarren bati sexu-erasoa egitea egotzita». EITB.eus [webgunea]. || Data: 2023-12-11

  • Alarma jo du ziztaden fenomenoaren iritsierak, baina hasieran uste zenaren kontrara, denborarekin ezagutzera emandako informazioaren arabera gertagaitza da ziztadek sumisio kimikoa eragitea.

    LEKUNBERRI ANSOLA, Amaia. «Ziztadak: eraso matxista, sumisio kimikoa eragiten ez badute ere». Argia. || Data: 2022-09-07

  • Lehen agerraldia: Koldo Callado medikuari galdetu diogu, eta esan digunez ziztada batekin zaila da sumisio kimiko osoa lortzea, baina horrelakoetan ospitalera joan behar da berehala

    EiTB Albisteak || Data: 2022-07-11

  • Ziztada horiek, besteak beste, zorabioak eragin dizkiete biktimei, eta, haiek jarritako salaketen harira, sumisio kimikoaren protokoloa aktibatu dute.

    PUERTAS RAMIREZ, Oihane. «Sumisio kimikoaren protokoloa aktibatu dute Iruñean, lau emakumek salaketak jarri ondoren». Berria. || Data: 2022-07-11


mendekotasun kimiko

(iz.)
Testuingurua:
  1. Zenbait emakumek 'ziztaden' bidezko mendekotasun kimikoa pairatu dituztela salatu dute Azpeitiko San Inazio jaietan (Gipuzkoa).

    europapress.es || Data: 2022-08-02

  2. Espainiako Toxikologiako Institutu Nazionalak adierazi du hiru bortxaketatik bat mendekotasun kimikoarekin egiten dela, eta, azken bost urteetan, sexu-erasoen biktimen % 33k positibo eman zuten drogetan, alkoholean, antsiolitikoetan edo sendagai lasaigarrietan.

    ASKOREN ARTEAN. «Mendekotasun kimiko». Wikipedia. || Data: 2022-08-14

  3. Lehen agerraldia: Mendekotasun kimikoaren sexu erasoen inguruko jardunaldiak antolatu ditu Iruñeko udalaren berdintasun sailak.

    BASABE, Zaloa. «Mendekotasun kimikoetako sexu erasoez ari garenean ez gara soilik burundangaz ari, alkoholari buruz ere ari gara». Euskal Herria Irratia [webgunea]. || Data: 2022-05-31

Hobetsi gabeko formak: ziztada kimiko