biofarmako; farmako biologiko; medikamentu biologiko
Medikuntza
es: biofármaco; fármaco biológico; medicamento biológico
fr: biomédicament; médicament biologique
en: biodrug; biological drug
Definizioa:
Material biologikoa erauziz eta araztuz lortutako farmakoa edo medikamentua.biofarmako
Testuingurua:
-
Amaitzeko, antigorputzen ingeniaritza etorkizuneko biofarmakoen garapenerako garrantzia irabazten joango dela espero da (eskaintzen duten moldagarritasuna dela medio), proteinen egiturari buruz ezagutza zabalagoa dugun heinean.10E8 antigorputzaren potentziaren optimizazioa mintzarekiko elkarrekintza hidrofobikoak eta elektrostatikoak sustatzen dituzten mutazioen konbinazioaren bidez. Gradu-amaierako lana. Bioteknologia Gradua. Euskal Herriko Unibertsitatea. || Data: 2022-06-01
https://addi.ehu.es/bitstream/handle/10810/59477/GrAL_Ander_Ramos_Caballero.pdf?sequence=1&isAllowed=y
-
Lehen agerraldia: Aspara Glycomics, berriz, espezialista da diagnostiko klinikoko glikanoak aztertzeko eta biofarmakoen kalitatea kontrolatzeko erreaktiboen, erreferentziazko estandarren, kiten eta softwarean ekoizpenean eta merkaturatzean.«10 urte bete ditu biomaterialen ikerketarako biomaGUNE IKZ zentroak». Euskaldiko Parke Teknologikoa [webgunea]. || Data: 2017-03-16
https://parke.eus/eu/10-urte-bete-ditu-biomaterialen-ikerketarako-biomagune-ikz-zentroak/
farmako biologiko
-
Era berean egiten dira farmako biologikoek eragindako gertaera kaltegarrien erregistro epidemiologikoa, azterketa epidemiologikoak hesteetako infekzio-gaixotasuna duten pazienteengan, eta arteria karotidoaren ekografia eta genetika bidezko arrisku kardiobaskularreko azterketak patologia muskuloeskeletikoa eta autoimmune sistemikoa duten pazienteengan.«Bilbo-Basurtuko ESIko Erreumatologia Zerbitzuaren alderdi ikertzailea» (IIS Biocruces Bizkaia). Osakidetza [webgunea]. || Data: 2026
https://idi.osi-bilbao-basurto.eus/eu/bilbo-basurtuko-esiko-erreumatologia-zerbitzuaren-alderdi-ikertzailea-iis-biocruces-bizkaia/
-
Farmako biologikoen bidezko tratamendua.«Zerbitzu-zorroa. Neurologia». Osakidetza. || Data: 2024
https://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/osk_ezencr_cartera_servicios/eu_def/adjuntos/servicios_medicos/2024/CS-NEUROLOGIA-2024_eu.pdf
-
Lehen agerraldia: Hesteetako gaixotasun inflamatorioaren farmako biologikoen bidezko tratamendua monitorizatzeko tresnak garatzea eta baliozkotzea.«Euskal Osasun Sistema Publikoaren I+G+Bko jarduera. 2017ko memoria». Bioef [webgunea]. || Data: 2017
https://www.bioef.eus/descargas/MEMORIA2017_IGB_Euskal_Osasun.pdf
medikamentu biologiko
-
Mikrokredentzial unibertsitario hau 3P Biovianekin lankidetzan diseinatu da, eta medikamentu biologikoen ekoizpen industrialean espezializatutako prestakuntza eskaintzen dizu.«Industria Biofarmazeutikoaren eta Teknika Analitikoen Hastapenak». Nafarroako Unibertsitate Publikoa [webgunea]. || Data: 2026
https://www.unavarra.es/eu/sites/formacion-permanente/microcredenciales/salud/intro-biofarm-tecnica-analitic.html
-
Jarraipen osagarria behar duten medikamentuak honako hauek dira: printzipio aktibo berriak edukitzeagatik, baimendu berri diren medikamentu biologikoak izateagatik edo baimenaren ondoko datuak edo azterlan gehigarriak behar izateagatik, segurtasuneko zaintza zorrotzagoa behar dutenak.«Medikamentuen segurtasuna: 2013-2014an sortutako seinaleak eta alertak». Infac, Eskualdeko Farmakoterapi Informazioa. Osakidetza. || Data: 2014
https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/cevime_infac_2015/eu_def/adjuntos/INFAC_Vol_23_n_3_seinaleak%20eta%20alertak_2013_2014.pdf
-
: Lehen agerraldia: Adalimumaba (HUMIRA): Honen kontratazioa jasotzen duen espedientean, hanturazko prozesu kronikoak tratatzeko medikamentu biologiko guztiak sartzen dira. 2012ko urtarrilaren 11n formalizatu zen kontratua.«Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua Zuzenbide Pribatuko Ente Publikoa. Fiskalizazio-Txostena. 2010». Herri-Kontuen Euskal Epaitegia [webgunea]. || Data: 2010
https://hkee-tvcp.eus/wp-content/uploads/9637osakidetza_2010prt.pdf
