bioantzeko

Medikuntza

eu: bioantzeko
es: biosimilar
fr: biosimilaire
en: biosimilar

Definizioa:

Medikamentu bati dagokionez, dagoeneko erabilera baimendua duen beste medikamentu biologiko baten antzekoa dena.

bioantzeko

(adj.)

Testuingurua:

  • Helburua berdintsua izan arren –gastu farmazeutikoa murriztu eta tratamenduetarako aukera demokratizatu–, bioantzekoak askoz konplexuagoak dira.

    ERAÑA PÉREZ, Zuriñe. «Botika biologikoak eta bioantzekoak: medikuntza modernoaren aliatu berriak». Campusa, Euskal Herriko Unibertsitatearen Aldizkaria. || Data: 2025-08-27

    https://www.ehu.eus/eu/web/campusa/-/botika-biologikoak-eta-bioantzekoak
  • Horrelako farmakoak agintzeko ardura duten medikuek jakin behar dute bioantzekoek ez dutela baimenik lortzen baldin eta aurrez frogatzen ez bada jatorrizko produktuekin konparagarriak direla.

    CALVO HERNÁEZ, Begoña. «Botika bioantzeko berrien erronka». Elhuyar Zientzia eta Teknologia. || Data: 2014-11-01

    https://zientzia.eus/artikuluak/botika-bioantzeko-berrien-erronka/
  • Lehen agerraldia: Botika bioantzekoak generikoen baliokide konplexuak dira, eta eragin handia izango dute osasun-sisteman datozen urteetan.

    «Botika generikoen ondoren, bioantzekoen txanda heltzear da». Campusa, Euskal Herriko Unibertsitatearen Aldizkaria. || Data: 2014-09-08

    https://www.ehu.eus/eu/web/campusa/-/20140908_biosimilar-1

Hobetsi gabeko formak: biosimilar