gainesplotazio; gainustiaketa
Ekonomia eta Enpresa
es: sobreexplotación
fr: surexploitation
en: overexploitation
Definizioa:
Gehiegi ustiatzea; gehiegizko esplotazioa.gainesplotazio
Testuingurua:
-
Donbass, Palestina eta munduko beste hainbat herrialderi ere aipamena gaurko protestan, “Europako Batasunak eta horren parte diren Frantzia eta Espainiak gerra eta gatazka sustatzen dituzte, dominazio harreman inperialista horiek baitira kapitalak erabiltzen duen formula bizi duen krisi ekonomikoari aurre egiteko: Periferiako herrialdeen gainesplotazioa, zentro inperialistako herrialdeetako bizi maila mantentzeko”.ZARATE GARTZIARENA, Ikerne. «"Euskal Herri langilearen batasuna" aldarrikatu du Jardunek, Irun eta Hendaia arteko mugan». Bidasoako Hitza. || Data: 2025-05-01
https://bidasoa.hitza.eus/2025/05/01/euskal-herri-langilearen-batasuna-aldarrikatu-du-jardunek-irun-eta-hendaia-arteko-mugan/
-
Alde batetik, gainesplotazioa salatu dute: "Duela urtebete baino gehiago hasi zen pandemia eta aurten, denak horrela jarraituz gero, ez dugu aukerarik izango ez oporrak, ez egindako aparteko orduak gozatzeko, ez baitute ordezkorik kontratatu".ASPURU SAEZ, Aitor. «San Roke adinekoen egoitzako erizainek salatu dute "gainesplotatuak" daudela eta ez dutela oporrak hartzeko aukerarik». Airaldea. || Data: 2021-06-13
https://aiaraldea.eus/laudio/1623574720413-san-roke-adinekoen-egoitzako-erizainek-salatu-dute-gainesplotatuak-daudela-eta-oporrak-hartzeko-aukerarik-ez-dutela
-
Lehen agerraldia: Ez dago ezkutatzerik aro digitalak bere bekatuak dauzkala: Informazioaren Gizartea deitutakoak gizakien arteko aukera desberdintasunak txikiagotu beharrean, areagotu egiten ditu: aro digital modernoak gainesplotazio komertziala erantsi dio informazioari, testuinguru komunikatibo modernoak bizitza pribatuari zor zaion errespetua galarazi du, telekomunikazioen bonbardaketak komunitatearen bizimodu tradizionala desintegratzen du, teleplebiszito ustelek demokrazia bera ulertzeko moduak distortsionatzen ditu, teknologia komunikatibo berriek erantzukizun soziala eta zerbitzuaren publikotasuna galbidean jarri dituzte...BASTERRETXEA POLO, Jose Inazio. Kultura-aniztasuna eta gizarte-komunikazioa. UEU. || Data: 2002
http://lexikoarenbehatokia.euskaltzaindia.eus/search#
gainustiaketa
-
Gainera, egun espezie harrapari nagusien gainean egiten den gainustiaketa dela eta, espero izatekoa zen harrapakinen gorakada bat.SAN MARTÍN, Javier. «Bidaia bat dimentsio ezezagunera». Zientzia Kaiera. || Data: 2014-02-20
https://zientziakaiera.eus/2014/02/20/bidaia-bat-dimentsio-ezezagunera/
-
Lehen agerraldia: Industria iraultzako teknika berriek ekarri zuten zetazeoen gainustiaketa agerian uzteaz gain, egun baleak jasaten duen desagertzeko arriskuaz ere ohartarazten du.GARCIA, Adrian. «Balea eta euskal arrantzaleak». Berria. || Data: 2011-04-28
https://www.berria.eus/bizigiro/balea-eta-euskal-arrantzaleak_1140730_102.html
Hobetsi gabeko formak: gain-ustiaketa
