agronegozio
Nekazaritza, Abeltzaintza
es: agronegocio
fr: agrinégoce; négoce agricole
en: agribusiness
Definizioa:
Nekazaritza eta abeltzaintzako produktuak ekoizten, prozesatzen, biltegiratzen, banatzen eta merkaturatzen dituen negozioa.agronegozio
Testuingurua:
-
Ez, ordea, baserritarrei eta landa-eremuko herritarrei orain datozkigun putre energetikoek, botere politikoaren laguntzarekin, gauzatu nahi duten kolonizazio prozesuarekin eman nahi diguten azken kolpeak; ezta lehenagotik pairatu dugun lur emankorren artifizializazioak eta okupazioak ere; ezta diru-laguntzen politika publikoek eta horien banaketa injustuak ere; are gutxiago banatzaile handiek, agronegozioaren lobbyek eta nazioarteko merkataritza akordioek nekazariei eta abeltzainei inposatzen dizkieten prezioek eta baldintzek ere.EGURRA TA KANDELA BASERRITAR EKINTZA. «Eusko Jaurlaritzaren ildo estrategikoak». Argia. || Data: 2024-11-08
https://www.argia.eus/albistea/eusko-jaurlaritzaren-ildo-estrategikoak?mtm_campaign=Fedibertsoa/inprimatu
-
Proposamen nagusi horretatik abiatuta, nekazarien eskubideen alde lan egiten dugu, agronegozioaren, lur jabeen eta transnazionalen aurka.BILBAO LOPEZ DE ARMENTIA, Jone. «Nury Martinez, Kolonbiako Fensuagro Nekazaritza eta Abeltzaintzako Sindikatu Federazioko presidenteak, herrialdearen egoera du aztergai elkarrizketa honetan». Naiz. || Data: 2022-05-21
https://www.naiz.eus/eu/hemeroteca/gaur8/editions/2022-05-21/hemeroteca_articles/itun-historikoa-koalizioak-lurren-gaian-proposatutakoak-itxaropen-handia-sortu-digu.pdf
-
Lehen agerraldia: Mundu osoan 900 milioi pertsona baino gehiagok jasaten dituzte gosea eta desnutrizioa, eta hori ez da elikagai eskasiaren ondorio, baizik eta agronegozioaren gaiztotasunaren ondorio; hau da, nekazaritzan eredu neoliberala aplikatzearen ondorio.SANTOS, Arantzazu. «Globaliza dezagun borroka, globaliza dezagun itxaropena». Berria. || Data: 2013-08-24
https://www.berria.eus/iritzia/artikuluak/globaliza-dezagun-borroka-globaliza-dezagun-itxaropena_1067328_102.html
