medikalizazio

Medikuntza

eu: medikalizazio
es: medicalización
fr: médicalisation
en: medicalisation; medicalization

Definizioa:

Zaintza medikoez hornitzea.

medikalizazio

(iz.)

Testuingurua:

  • Indarkeria zuzen fisiko gisa identifikatu ditu Fernandezek gehiegizko medikalizazioa eta beharrezkoak ez diren mediku praktikak egitea: adibidez, beharrezkoa ez denean poltsa puskatzea, episiotomia sistematikoak egitea, zesarea egitea beharrezkoa ez denean, justifikaziorik gabe erditze bat abiatzea…" Gure gorputza patologizatzea da, prozesu naturala dena gaixotasun bihurtze".

    GARCIA IDIAKEZ, Mikel. «Erditzean, pertzepzio sentsorial eta emozionala anplifikatu egiten da, eta indarkeria, bertsiorik arinenean ere, traumatikoa izan daiteke». Argia. || Data: 2023

    https://www.argia.eus/argia-astekaria/2817/estitxu-fernandez
  • Norbanakoari, bestalde, lortu beharrekoa izango den zoriontasun eta normaltasun psikikoaren ideia inposatzen zaio, eta, berori lortzeko, mugagabeko kontsumoa eta medikalizazioaren bidea eskaintzen zaizkio (Merlin 2017).

    LARRAÑAGA ARRIOLA, Jexux. «Neurozientzien diskurtso eragina hezkuntza-kulturan: liluratik harago». Jakin. || Data: 2018

    https://jakin.eus/show/63157cf13e25c81e10daded549e5962150fdeb15
  • Lehen agerraldia: Gehienek pentsatuko dute haurra biziko zela maternitate batetan sortua izan balitz, baina, gutxi badira ere, badira medikuen boterea eta gertakari naturalen medikalizazioa errefusatzen dituztenak.

    LOPEZ ADAN, Emilio. «Quid, quomodo, quando?». Euskaldunon Egunkaria. 2. or. || Data: 1992-12-17

    https://www.berria.eus/hemeroteka/egunkaria/?u=1999&h=12&e=17&bilatu=alea&orridata=19991217&ikusi=002