infraetxe
Arkitektura, Eraikuntza eta hirigintza
es: infravivienda
fr: habitat indigne; habitat non décent
en: substandard housing
Definizioa:
Duintasunez bizitzeko gutxieneko baldintzak betetzen ez dituen bizilekua.infraetxe
Testuingurua:
-
Etxebizitzen eta alokairuen prezioek mugarik gabe jarraitzen dute gorantz eta milioika lagun egoera oso prekarioan utzi ditu horrek: gazteek ezin dute emantzipatu, herritar asko euren auzotik ostikoka bota dituzte, eta beste askorentzat infraetxeak partekatzea da irtenbide bakarra.APAOLAZA AVILA, Urko. «Etxebizitza merkantzia bihurtuta, ultraeskuinari atea ireki dio Europak». Argia. || Data: 2024-06-12
https://www.argia.eus/argia-astekaria/2875/etxebizitza-merkantzia-bihurtuta-ultraeskuinari-atea-ireki-dio-europak
-
Errekaleorreko etxebizitzak egoera kaskarrean daude, infraetxeak dira, aluminosiak jota daude batzuk, euskarri egokirik gabe beste batzuk...BEGIRISTAIN, Edurne. «Errekaleor. Udalaren jarrera. Itziar Gonzalo de Zuazo. Gasteizko Hirigintza zinegotzia: “Okupek ez badute jarrera aldatzen, ez da akordiorik egongo”». Berria. || Data: 2017-05-31
https://www.berria.eus/euskal-herria/okupek-ez-badute-jarrera-aldatzen-ez-da-akordiorik-egongo_1183556_102.html
-
Lehen agerraldia: Ebazpenak honela jarraitzen du: “Ondorioz, infraetxeek (txabolak, karabanak, kobazuloak, etab., bai eta inolako bizileku motarik ez edukitzea) bizileku baliagarritzat hartu ahal dira eta hartu behar dira erroldan, batzuetan errealitatea horixe delako”.Eusko Legebiltzarrarentzako txostena: 2005. Arartekoa. || Data: 2006
https://www.ararteko.eus/RecursosWeb/DOCUMENTOS/1/0_3_1.pdf
