kaleko egoeran dagoen pertsona; kale-egoeran dagoen pertsona
Gizarte-ongizatea
es: persona sin techo; sin techo
fr: personne sans-abri; sans-abri
en: roofless; roofless person
Definizioa:
Espazio publiko batean edo aire zabalean bizi den pertsona, edo aterpetxe batean gaua pasatzen duena eta egunaren gainerakoa espazio publiko batean eman behar izaten duena.kaleko egoeran dagoen pertsona
Testuingurua:
-
Donostiako Gizarte Kontseiluak apirilaren 16an egindako bileran hiru gai nagusi izan zituen aztergai: 2024ko udal-aurrekontuak, kale-egoeran dauden pertsonak, eta herritarrek zientzian parte hartzeko plataforma.«Martxan da Gizarte Kontseiluaren dinamika berria, kaleko egoeran dauden pertsonen beharrei erantzuteko helburuarekin». Donostiako Estrategia Bulegoa [webgunea]. || Data: 2024-04-18
https://donostiafutura.net/eu/la-nueva-dinamica-del-consejo-social-arranca/
-
Lehen agerraldia: Plan horietan hartutako konpromisoek alde hauek lantzen dituzte: etxerik gabeko pertsonentzako kaleko arreta psikiatrikoa garatzea, baztertutako pertsonek osasun laguntza eskuratzea, osasun baliabideetara lagun egitea eta kaleko egoeran dauden pertsonei eriondoan arreta ematea.Familia-erreferenterik ez duten gazte migratzaileak Euskadin. ARARTEKOA. || Data: 2021-12
https://www.ararteko.eus/sites/default/files/2021-12/1_5100_1.pdf
kale-egoeran dagoen pertsona
-
Baina, egia esan, azken urteotan gure hirian kale-egoeran dagoen pertsona kopurua ugaritu egin da eta arreta emateko baliabideak, bai udalarenak bai aldundiarenak, erabat eskasak dira, eta ez dira handitu muturreko pobreziaren eta gizarte-bazterketa larriaren hazkundearen aurrean.SAENZ SANCHEZ, Jabier et al. «Gasteizen, eskaleak sobran daude...». Berria. || Data: 2025-04-04
https://www.berria.eus/iritzia/artikuluak/gasteizen-eskaleak-sobran-daude_2139896_102.html
-
Madrilen korona birusa bitartean gauzatutako kanpaina #yomequedo en casa kale egoeran dagoen pertsona baten alboan.«Gazte eta nerabeekin antirrazismoa lantzeko gida. Jarduera koadernoa». Gipuzkoa SOS Arrazakeria [webgunea]. || Data: 2022
https://sosracismogipuzkoa.org/wp-content/uploads/2022/12/Tintacora-SOSRacismo-Guia-Estudiantes-2022-EUS.pdf
-
Koronabirusaren krisialdiaren aurrean, batez ere kale egoeran dauden pertsonekin ari gara ahal duguna egiten eta egoera prekarioan dauden edo gelditzen ari diren pertsonekin ere.ZURUTUZA, Amaia. «MONTUSCHI, Garazi eta RODRIGUEZ, Agus. Donostiako Hiritarron Harrera Sarea: “Gizarte zerbitzuak gainezka daude eta egun gogorragoak espero dira”». Naiz. || Data: 2020-04-03
https://irratia.naiz.eus/es/info_irratia/20200403/kale-egoeran-dagoen-pertsona-askori-jana-falta-zaio
-
Lehen agerraldia: Ostaturik gabe edo ostatu baztertzaileetan. Kale-egoeran.EUSKADI. 385/2013 DEKRETUA, uztailaren 16koa, Gizarte Bazterkeria Balioesteko Tresna onartzen duena. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria. Euskadi.eus [webgunea]. || Data: 2013-08-07
https://www.euskadi.eus/bopv2/datos/2013/08/1303530e.pdf
