tabule

Merkataritza

eu: tabule
es: tabulé
fr: taboulé
en: tabbouleh

Definizioa:

Bulgurra edo kuskusa, tomatea, tipula, perrexila eta menda nahastuz egindako entsalada, jatorria Libano eta Siria inguruan duena.

tabule

(iz.)

Testuingurua:

  • Kuia salda, tabulea, hummusa, barazki gordin entsalada, ekialdeko bixkotxak, arnoa eta kafea: 13 euro gostako da bazkaria, eta erreserbarik ez dute hartuko aitzinetik.

    CASAMAJOU ELKEGARAI, Leire. «Palestina Libre eguna eginen dute berriz Makean, azaroaren 15ean, “bake prozesu kolonialaren” garai betean». Berria. || Data: 2025-10-13

    https://www.berria.eus/euskal-herria/palestina-libre-eguna-egingo-dute-berriro-makean-azaroaren-15ean-bake-prozesu-kolonial-garai-betean_2148308_102.html
  • Geroz eta ugariagoak dira gure artean ere jatetxe txinatar, indiar, greziar, italiar, japoniarrak... baita estilo horiek utzitako arrastoa ere: kus kusa, tabulea, tofua, moussaka, risotto eta arroz minak, takoak, haragi gazi gozoak, kebaba, fruta eta barazki exotikoak.

    AGIRRE, Edorta. «Amantala ta mantela». Pamiela. || Data: 2022

    https://eec.euskaltzaindia.eus/
  • Lehen agerraldia: Mahaia oparo zegoen janariz eta edariz: arroz entsalada, patatarena, tabule, jogurtarekin egindako zopa hotza, kartoizko kutxatxotan ekarritako oilaskoa, hanburgesak eta haientzako parrilatxo elektrikoak, Kaliforniako gaztak izen euskalduneko bat tartean, Ona, Kaliforniako ardoak eta garagardo hotz hotzak.

    ATXAGA, Bernardo. «Nevadako egunak». Pamiela. || Data: 2013

    https://eec.euskaltzaindia.eus/