bloody mary
Merkataritza
es: bloody mary
fr: bloody mary
en: bloody mary
Definizioa:
Vodka, tomate-zukua eta, sarritan, espeziak nahasiz egiten den koktela.bloody mary
Testuingurua:
-
The Lodgera iristen zarenerako –berehala aurkituko duzu, harrigarriro, aparkatzeko lekua–, bruntxa zerbitzatzen hasiak egongo dira, eta bezero gutxi oraindik. Bloody Mary bat eskatuko duzu, eta pancakeak bananarekin eta arrautzekin: gosari postmoderno bat, hipsterrez betetzen hasia den leku batean.ZALDUA GONZALEZ, Iban. Ipuina engainua da. Elkar. || Data: 2022
https://eec.euskaltzaindia.eus/
-
Horrela, pantailakoa ikusten duzun bitartean, jarrai dezakezu bloody Mary bat dastatzen.DEL TESO, Begoña. «Besaulkian gozo, zerua blu». Berria. || Data: 2021
https://www.berria.eus/kultura/analisia-kultura/besaulkian-gozo-zerua-blu_1285742_102.html
-
Lehen agerraldia: Orduan, neskatoak esan zionari kasu eginik, behatzez okozpea ferekatu eta bloody mary bat eskatu zuen.ERREDAKZIOA. «Airearen arkitektura». Euskaldunon Egunkaria. 44. or. || Data: 1997-12-26
https://www.berria.eus/hemeroteka/egunkaria/?u=1997&h=12&e=26&bilatu=alea&orridata=19971226&ikusi=044
