caipirinha

Merkataritza

eu: caipirinha
es: caipiriña
fr: caïpirinha
en: caipirinha

Definizioa:

Rona, azukrea, izotz xehatua eta lima- edo limoi-zukua nahasiz egiten den koktela, jatorria Brasilen duena.

caipirinha

(iz.)

Testuingurua:

  • Gogoan dut nola esaten zidan burdinaz eta bestelako metal puska hotzez eginiko makil luxe haiei esker ikusten zituela telebistan Rio de Janeiroko ihauteriak, dantzariak sambodromoan samba dantzatzen eta turistak caipirinha eskuetan Copacabanako eta Ipanemako hondartza beteetan bizitzaz gozatzen, eta, nahiz irudi haietan inoiz ez agertu jaiolekua zuen Cidade de Deus favela, une batez carioca sentitzen zen.

    AIZPURUA, Eneko. Gaueko azken expressoa. Alberdania. || Data: 2023

    https://eec.euskaltzaindia.eus/
  • Sanba, neskatila beltzaranak, hondartza, caipirinha...

    ARRIETA, Bertol. «O Templo do Futebol». Berria. || Data: 2014-06-12

    https://www.berria.eus/kirola/analisia-kirola/o-templo-do-futebol_1044120_102.html
  • Lehen agerraldia: Ordutik egunera arte Moleque de Ruak 3 CD argitaratu ditu eta urtero egiten ditu birak Europatik, "hondartza eta caipirinha" saltzen duen Brasil ez den beste zerbait aurkeztuz, euren bizitzako esperientziaren ondorio logikoa den musikarekin: rap eta sambaren arteko zerbait, gizarte salaketa egiten duten letrekin eta egoera zailetan bizirauteko kantuekin.

    UKBERRI. «Brasilgo "kaleko umeen" doinuak egongo dira entzungai bihar Getxo Antzokian». Hiruka [webgunea]. || Data: 2025-04-27

    https://hiruka.eus/komunitatea/Ukberri/1421257991133-brasilgo-kaleko-umeen-doinuak-egongo-dira-entzungai-bihar-getxo-antzokian