konspiranoiko; konplotista
Soziologia, Antropologia
es: conspiranoico, conspiranoica
fr: théoricien du complot, théoricienne du complot; complotiste
en: conspiracy theorist
Definizioa:
Konspiranoia duena.konspiranoiko
Testuingurua:
-
Bi behargabeak azaltzeko, oso lerro narratibo indartsua konspiranoikoa da: biek kausa bera izatea.ERRO, Angel. «Narratologia». Berria. || Data: 2025-07-19
https://www.berria.eus/iritzia/jira/narratologia_1041196_102.html
-
Pertsona konspiranoiko gehienek salbatzaile izaterik ez daukatenez, haien hedatzaileek, paranoikoa ez den gizartean larritasun sakoneko egoera subjektiboa sortu nahi dute, eta sakonean bilatzen duena da, salbatzailearen figura baten bitartez (Hitler, Musolini, Franco, Trump, Bolsonaro, etb.) salbaziozko alternatiba faszista bat ezinbestekotzat onartua izatea eta irtenbide bakartzat eskatzea.RODRÍGUEZ, Xabier eta XAMARDO, Nikolas. «Teoria konspiranoikoak». Argia. || Data: 2021-04-29
https://www.argia.eus/albistea/teoria-konspiranoikoak
-
Lehen agerraldia: Eroskeria eta intoxikazio kanpainetan adituak izan ohi dira multinazionalak, eta kasualitatea izateko gauza gehiegi gertatu dira: OLPCren aurkako teoria konspiranoikoak (Negroponteren anaia John AEBko inteligentzia zerbitzuen zuzendaria delako, XOen kokapena satelite bidez jakin dezaketela eta XOen edukiak ikus ditzaketela esan izan da), Nigerian XOaren teklatuak patente bat hausten omen duelako auzitara eraman dute, eta ezin da banatu, herrialde batzuek Windows instalatuta izatea eskatu diote...LETURIA AZKARATE, Igor. «Haur behartsuentzako ordenagailua, teknologiaren aitzindari». Elhuyar Zientzia eta Teknologia. || Data: 2008-03-01
https://zientzia.eus/artikuluak/haur-behartsuentzako-ordenagailua-teknologiaren-ai/
konplotista
-
Garai hartan sare sozialetan isilean zebiltzan teoria konplotistak entzungarri egin ziren, Covid pandemiaren geldiarazteko txertatzea aipatu zenean areagotuko zirenak.BORDA, Itxaro. «Bost urte». Berria. || Data: 2025-03-19
https://www.berria.eus/iritzia/bira/bost-urte_2138975_102.html
-
Ero edo konplotista bat bezala hartua nintzen batzuengandik. Hemezortzi urteko medikuntza horrek ni izorratuz, ulertu dezakezu, askok bezala, nire txertatzearen inposizioaren ez adostasunarekin.BERASALUZE FAIVRE, Mikel. «Lau urte bizia berreskuratzeko». Argia. || Data: 2024-05-22
https://www.argia.eus/albistea/lau-urte-bizia-berreskuratzeko
-
Lehen agerraldia: Batak IHES-aren erroak Afrikan kokatzen zituen, frogatu zena denborarekin, zimino handiekiko lotura eginez, eta besteak, konplotisten abarrekoak, murrungatzen zuen gaizki kontrolaturiko ipar amerikar esperientzia militar sekretuen ondorioz laborategiren batetik eskapatu bakteria gaitza zitekeela.BORDA, Itxaro. «BAI-YES. IHESA HITZETAN». Gehitu [webgunea]. || Data: 2016-11-15
https://www.gehitu.org/bai-yes-ihesa-hitzetan-itxaro-borda/
